Bide publikoa zangekin eta obra bitarteko lagungarriekin okupatzeko baimena: hesiak, aldamioak, etab.

Tramitearen deskribapena

Obrako bestelako lagungarriak bide publikoan jarri eta obra partikularrentzako zangak gune publikoetan irekitzea.
Izan daiteke:

Elementu sinpleak
  • Edukiontzia
  • Hesia
  • Aldamio txikia
  • Siloa
  • Zanga txikia
  • Beste batzuk (zintzilikako lanak, igogailudun ibilgailuak,...)
Elementu konplexuak
  • Aldamio handia
  • Zama jasogailua
  • Dorre garabia
  • Masta igogailua
  • Atari metalikoa
  • Fatxada egonkorgailua
  • Zanga handia
Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den pertsona bat bada, "Ordezkatzeko baimen dokumentua" agiria eta ordezkatuaren NANaren kopia dituela, baldin eta bide publikoa elementu osagarriekin edo kanalizazioetarako zangak irekitzeko eskariarekin okupatzea eskatzen duten obrak egin nahi baditu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Dokumentuak atalean Ikusi "Informazioa-dokumentazioa"

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Espediente bakoitza ebazteko epea aldakorra izan daiteke, jarduera mota bakoitzaren araberakoa.
Oro har:
  • Edukiontziak (eta fatxada ixteko hesiak): 1 aste.
  • Gainerako elementu sinpleak: 2 aste
  • Elementu konplexuak: 1 hilabete.

Prozesuaren urratsak

Elementu sinpleak
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio
  3. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  4. Tasaren ordainketa

Elementu konplexuak
  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio
  3. 7 m-tik gorako altuera duten aldamioen kasuan:
    • aldamioen ikuskapenaren kontratua duen enpresa esleipendunari bidaltzen zaio proiektua.
    • ea osorik dagoen jakiteko berrikusten da.
    • Bide Publikoen Zerbitzura bidaltzen da txosten batekin batera.
  4. Txosten teknikoa.
  5. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  6. Fidantzaren gordailua. Fidantza jarri behar bada: zenbatekoa jakinaraziko da eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  7. Baimenaren jakinarazpena egingo zaie pertsona interesdunari, Udaltzaingoari eta Likidazioen bulegoari, tasaren ordainketa bidaltzeko (ondorengo ordainketa dagokion kasuetan).
  8. Tasaren ordainketa
  9. Fidantzaren itzulketaren eskaera, fidantzarik badago.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

* Ez dago baimenduta obra materialak jasotzea edo obra-hondakinak jaistea obrako ibilgailu lagungarriaren bidez.
* Ez dago baimenduta hondakinak botatzeko tutua obrako ibilgailu lagungarriaz jartzea.
Eskatutako instalazioari dagokion baimena emateko, bide publikoaren eta oinezkoen segurtasuna bermatu beharko da, beti ere.
  • Donostiako Udalean eta Udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauen 25. Artikuluaren 3 xedapena bete beharko da, hau da, lurzoru publikoan jartzen den edozein instalazioetako idazki, iragarki eta kartelak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz emango dira ezagutzera.
  • Aldamioen kasuan, ebazpena eman baino lehen, obrak Hirigintzaren obretarako lizentzia duela egiaztatuko da.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli