Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaiko kide izateko izena ematea

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Gazteei aukera ematen zaie Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaiko kide izateko. Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte bitarteko 90 gaztek osatzen dute. Euren botoen bidez, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako irabazlea aukeratzen dute.
Zinemaldia apirilaren 1etik 8ra izango da. Martxoaren 31ean gazte epaimahaiarentzako saio bat izango da.
Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • 18 eta 30 urte bitartean izatea
Eginbeharrak:
  • Film laburrak ikusi aurretik egiten den bileran parte hartzea, martxoaren 31ean.
  • Victoria Eugenia Antzokikozinema-saioen eta ondorengo solasaldien% 80era gutxienez joatea.
  • Film laburrak bozkatzea.
  • Eguneroko presentzia ziurtatzea, parte-hartzea kontrolatzeko.

Eskubideak (eginbeharrak betez gero):
  • Saioak doan ikustea
  • UPV/EHUeko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduren ikasleek ECTS kredituak lortzea.
  • Parte hartu izanaren diploma eta ziurtagiria eskuratzea.
  • Jarduera paraleloetan parte hartzea.

Noiz egin daiteke eskaera

2024/02/06 - 2024/03/15

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

NANa edo egiaztagiria aurkeztu behar da, behin-betiko izen ematea egiten den egunean eta akreditazioa Victoria Eugenia Antzokian.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Egun bat
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
90 lagun baino gehiagok izena ematen badute, martxoaren 9an zozketa egingo da.
Egun horretatik aurrera, webgunean kontsultatu ahal izango da pertsona aukeratua izan den edo itxarote-zerrendan dagoen. Webgunearen bidez baieztatu edo ukatu beharko da parte-hartzea.

Prozesuaren urratsak

  1. Formularioaren bidez izena ematea.
  2. Zozketa egitea, plaza kopurua baino eskaera gehiago badago.
  3. Udalaren webgunean argitaratzea nor aukeratu den eta nor dagoen itxaron zerrendan.
  4. Parte hartzea onartzea edo baztertzea, webgunearen bitartez.
  5. Epaimahaiaren lehenengo bilera egitea eta Zinemaldia ospatzea.
  6. Eguneroko parte hartzea kontrolatzea.
  7. Diplomak eta ziurtagiriak ematea ECTS kredituak eskatzeko.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa

Araudia

Parte hartzeko oinarriak urtero argitaratzen dira.

Bestelako informazio interesgarria

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak kalitate zinematografiko eta gizatiarra duen zinema soziala eskaintzen du. Hainbat ekintzarekin osatzen da, hala nola filmetako protagonistekin solasaldiak (zuzendaritzarekin, antzezleekin eta filmetako gaietan adituak diren pertsonekin), erakusketak, mahai inguruak, hitzaldiak…

Hori guztia helburu batekin egiten da: giza eskubideen aldeko kontzientzia piztea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli