Tramitearen deskribapena
Herri Kontsulta partehartzezko baliabide bat da, Udalak sustatua, herritarren iritzia jakitea helburua duena, erreferendum baliorik ez duen bozketa sistema baten bidez egina, udalari dagozkion eta haren eskumenekoak izan, eta herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiei buruzkoa.
Izaera kontsultiboa du, hargatik herri kontsultaren emaitzari buruzko Udalaren iritzia eragotzi gabe.
Informazio gehiago
Zeinek egin dezake eskaera
Ondokoak izan daitezke herri kontsultaren eskatzaile:
- Gutxienez 18 urtetik gorako eta udalerrian erroldatutako hiru pertsona, inongo erakunde publikotan herritarren ordezkari politiko izan ezin dutenak.
- Herri Erakundeen Erregistroan izena emandako pertsona juridiko bat.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Adierazi behar dira:
- Kontsultara eramango den galderaren nahiz galderen testu osoa.
- Kontsulta egiteko dauden argudioak.
- Kontsulta egiteko proposatutako lurralde eremua.
- Batzorde sustatzailea osatzen duten kideen izen-abizenak, beren datu pertsonalak eta sinadurak adierazita.
- Pertsona juridikoak izanez gero: Gobernu organoaren akordioaren egiaztagiria.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 30 egun
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
30 egun naturaleko gehieneko epearen barruan, Alkateak, aldez aurretik bozeramaileen batzordeari galdetuta eta Kontsulten Organo Izapidegilearen eta Idazkaritza Nagusiaren txostenak jaso ondoren, ekimena onetsi ala ez ebatziko du.
Prozesuaren urratsak
- Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa
- Honakoen txostenak: Kontsulten Organo Izapidegilearena eta Idazkaritzarena
- Bozeramaileen batzordeari kontsultatzea
- Alkatetzaren ebazpena: kontsulta onetsi ala ez
- Onesten bada: sinadura orri baliozkotuak aurkeztea
- Sinadurak biltzea
- Idazkaritzak sinadurak begiratzea eta baliozkotzea
- Kontsulta onestea ala ez onestea aurrez bozeramaileen batzordeari galdetuta
- Onestea erabakiz gero, 60 eguneko epean txostenak jasoko dira (arloena, Kontsulten Organo Izapidegilearena, Idazkaritzarena eta Kontuhartzailetzarena)
- Alkatetzaren ebazpena eta horren argitaratzea GAOn eta Udalaren webgunean
- Kontrol batzordea sortzea
- Herri kontsultan interesdun gisa parte hartzeko egiaztagiri eskabidearen erregistroa
- Informazio kanpaina
- Bozketa prozesua: bozketa, botoen kontaketa eta emaitzen jakinarazpena
- Kontsultaren emaitzak jarduketa publikoan izango duen eragina adieraziko du organo eskumendunak
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Kontsultak ezingo dira ez deitu ez egin lurraldeari eragiten dioten edozein motatako hauteskunderen deialdiaren eta haren bozketaren arteko epearen barruan, salbu udal hauteskundeak izanez gero, kasu horretan debekualdia udal hauteskundeak egin aurreko 90 egun naturaletara aurreratuko eta udal gobernu berria karguaz jabetu ondorengo 90 egun naturaletara atzeratuko baita..
Datu babesa