Adineko mendeko pertsonentzako egoitza iraunkorrak edo aldi baterakoak

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Mendekotasuna duten adinekoen egoitza batean plaza bat eskatzea.

Egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira:

  • Egoitza zentroak.
  • Etxe bizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek:
    • Bizileku balioaniztunak.
    • Elkarbizitza unitateak.
    • Etxebizitza babestuak.
    • Talde etxeak.
Zentroak bi motakoak izan daitezke:
  • Iraunkorrak
  • Aldi baterakoak (pertsona horiek beren etxean ―senitartekoenean― zaintzen dituzten senitartekoek atseden har dezaten).
Sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Informazio gehiago hemen

Zeinek egin dezake eskaera

Mendekotasun egoeran dauden adinekoak
Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Ikusi eskabidea eta dokumentazioa hemen

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Itxaron zerrendan onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
Sartzeko: ez dago eperik.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
  7. Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli