Udal araudia prestatu eta onesteko ekarpenak eta alegazioak egitea

Telematikoki

Alegazioak aurkezteko bakarrik

Hasi

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Ekarpenen eta/edo alegazioen bidez, udal arauak egiteko eta izapidetzeko prozesuan parte hartzeko aukera ematen die Udalak herritarrei.

Herritarrek une hauetan parte har dezakete:

1. Aurretiko kontsulta publikoa: kontsultak ikusi eta egiteko hemen


2. Jardunaldi informatibo irekia herritarrentzat: jardunaldiak ikus dezakezu hemen


3. Erakusketa publikoko epean alegazioak aurkeztea: informazio gehiago ikusteko hemen

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Alegazioak egiteko
  • eskaera-orria
  • nahi diren dokumentuak eta justifikazioak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
  • Udalaren webgunean argitaratzen denetik 15 egun daude ekarpenak egiteko.
  • GAOean argitaratzen denetik 30 egun baliodun daude alegazioak egiteko.

*Arau bat egiten hasi eta behin betiko onartzen den arte igarotzen den denbora-tartea kasu batetik bestera aldatu egiten da. Jendaurrean jartzeko epean herritarrek alegaziorik egiten ez badute, araua onartzeko bataz besteko epea 6 hilabetekoa izan daiteke. Epe hori urtebetera ere luza liteke, herritarrek alegazioak aurkezten badituzte.

Prozesuaren urratsak

Udal arau bat onartzeko prozeduraren deskribapena:
  1. Gaiari buruz aurretik jendeari galdetzea
  2. Gai horretan eskumena duen sailak arau-proposamena egingo du arau-proiektuen kasuan, eta udal talde politiko batek egingo du hori arautze-proposamenen kasuan.
  3. Txosten juridikoa, berdintasunekoa eta ekonomikoa
  4. Arau-proposamena Tokiko Udal Gobernu Batzordean onartuko da arau-proiektuak direnean.
  5. Jardunaldi informatibo irekia herritarrentzat
  6. Proposamena Udalbatzaren Batzordera bidaliko da, udal talde politikoek, nahi izanez gero, zuzenketak aurkeztu ditzaten.
  7. Zuzenketei buruzko txosten juridikoa eta teknikoa
  8. Zuzenketak Udalbatzaren Batzordean bozkatuko dira, eta, behar izanez gero, testua aldatu egingo da
  9. Proposamena Udalbatzara bidaliko da hark hasierako onarpena eman diezaion, eta zuzenketak mantentzeko edo zuzenketa berriak aurkezteko epe berri bat irekiko da.
  10. Udalbatzak hasierako onarpena emango dio arauari.
  11. Araua jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunez Udalaren webgunean eta GAOean, herritarrek alegazioak aurkeztu ditzaten.
  12. Alegaziorik aurkezten bada, txosten tekniko eta juridiko bat egingo da, Tokiko Gobernu Batzordean baietsi edo ezetsiko dira, eta talde politikoek hari buruz erabaki beharko dute berriro Udalbatzaren Batzordean nahiz Udalbatzan
  13. Alegaziorik aurkezten ez bada, araua onartutzat joko da behin betiko
  14. Amaierako testua oso-osorik argitaratuko da GAOean eta araua indarrean sartuko da

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lege Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli