Laguntza ekonomikoak: Oztopoak kentzeko eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Tramitearen deskribapena

Dirulaguntzak eta laguntza-produktuak ematea, ezgaitasuna duten edo mendetasun egoeran dauden pertsonak etxean egoten laguntzeko eta eguneroko jarduerak egiteko autonomia eta gizarteratzea lortuko dutela bermatzeko.

Laguntza hauetarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat edo desgaitasuna duen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea eta dokumentazioa ikusi hemen

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa, laguntza produktu berreskuragarrien kasuan. Laguntza produktu berreskuraezinen eta ingurune fisikoaren oztopoen egokitzapen lanen gastuak Foru Aldundiak eta pertsona erabiltzaileek elkarrekin ordainduko dituzte. Azken horiek ordaintzen duten diru kopurua beren ahalmen ekonomikoaren araberakoa da.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Laguntza teknikoa (laguntza produktua): Autonomiaren mugaketak saihesteko, orekatzeko, arintzeko edo desagerrarazteko erabiltzen diren produktuak, tresnak, ekipamenduak eta sistema teknikoak dira.Laguntza teknikoak (laguntza produktuak) honela banatzen dira:
  • berreskuragarriak, pertsona batek baino gehiagok berrerabil ditzaketenak eta alde batetik bestera mugi daitezkeenak inolako kosturik gabe (garraioaren kostuak izan ezik). Zerbitzu horietarako sarbidea hornikuntza zerbitzuen bidez izango da, eta maileguan edo epe baterako lagapenean emango dira.
  • berreskuraezinak, haien ezaugarriak direla-eta besterenezinak direnak eta, horrenbestez, eskatzaile bakarra edo, ohiz kanpoko kasuetan, bat baino gehiago aldi berean izan ditzaketenak. Produktu horiek eskuratzeko aukera diru laguntzen bidez bermatu ahal izango da.
Ingurune fisikora egokitzea: oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak diseinatzea eta gauzatzea, bai eta ohiko bizilekuan egokitzapenak egitea. Ingurune fisikoan egokitzapenak egitea, ezin baldin bada zerbitzua eman, diru laguntzen bidez bermatuko da.

Sartu Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean argibide gehiago eskuratzeko

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli