Udal Gordailua: ibilgailuak berreskuratzea

Presentzialki

Ibilgailuen Udal Gordailua
  • Leire plaza. Morlans pasealekua 7
Telefonoa
  • 943 320 658.
Udaltzaingoa
  • Morlans biribilgunea, 1

Tramitearen deskribapena

Gaizki aparkatzeagatik, segurtasun arrazoiengatik edo bestelako arau hausteengatik (dokumentazio falta, alkoholemia kontrola, epailearen agindua, trafiko istripuak, okerreko dokumentazioa eta abar) garabiak eramandako ibilgailua berreskuratzea

Zeinek egin dezake eskaera

Gidariak, ibilgailuaren titularrak edo interesdunak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Gidatzeko baimena indarrean
  • Ibilgailua mota hauetako arau hausteengatik eramaten denean, hala nola dokumentazio falta, alkoholemia kontrola, epailearen agindua, trafiko istripuak, okerreko dokumentazioa edota:
    • Zirkulazio baimena
    • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen txartela eta IAT
    • Ibilgailuaren nahitaezko asegurua
  • Izapidetze unitateak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Tasak Udal Gordailuan ordaintzen dira ibilgailua jasotzerakoan
Tasa eskudirutan edo txartelaren bidez ordaindu daiteke

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

Ibilgailua mota hauetako arau hausteengatik eramaten denean: dokumentazio falta, alkoholemia kontrola, epailearen agindua, trafiko istripuak, okerreko dokumentazioa eta abar.
  1. Udaltzaingoaren Atestatuen Unitatean eraman ahal izateko eskaera egitea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta/edo gidariaren egoera egiaztatzea
  3. Ibilgailua eraman ahal izateko baimena
  4. Ondorengo urratsak jarraitu

Kasu guztietan (gaizki aparkatzea, segurtasun arrazoiak eta aurrekoak)
  1. Udalaren Ibilgailu Biltegira joatea
  2. Ibilgailuaren titulartasuna eta/edo ibilgailua eraman ahal izateko baimena egiaztatzea
  3. Kasuan kasu, dagozkion tasak ordaintzea
  4. Ibilgailua eramatea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Udaltzaingoko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

  • *Udalaren Ibilgailu Biltegira aldez aurretik deitu daiteke ibilgailua bertan dagoela egiaztatzeko.
  • *Ibilgailua 48 orduren buruan jasotzen ez bada, indarrean dauden ordenantza fiskaletan xedatutakoa ordaindu beharko da Udalaren Ibilgailu Biltegian igarotako egun bakoitzeko

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli