Laguntza ekonomikoak: Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzea: 2-Eskabidea zuzentzea

Telematikoki

Presentzialki

Obra partikularrak bakarrik egin dezaketa eskabidea presentzialki
Etxegintza:
San Martzial, 2

Tramitearen deskribapena

Aurkeztutako eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, 10 laneguneko epea duzu zuzendu ahal izateko.
Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 39/2015 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Notifikazioa jaso eta biharamunetik hasita 10 laneguneko epean

Beharrezko dokumentazioa

Zuzenketan eskatutako dokumentazioa.
Behar den dokumentazioa "Dokumentuak" atalean ikusi: Informazio orria
Eskaerak erregistroan sartzekoa izango da Dirulaguntzak emateko hurrenkera, baldin eta dokumentazioa zuzena eta osoa bada.
Dokumentazioa zuzentzea eskatuz gero, hala jakinaraziko diote interesdunari, eta eskatutako dokumentuak erregistroan sartzen dituzten egunari dagokiona izango da laguntza emateko hurrenkera.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Dokumentuak zuzentzea edo osatzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
  2. Ebaluatzea eta behin-behineko ebazpena proposatzea. Egiaztapenetik, gehienez ere, 30 egun balioduneko epea.
  3. Behin-behineko ebazpena jakinaraztea.
  4. Onuradunek egindako lanak frogatzeko agiriak aurkeztea, gehienez ere, 18 hilabeteko epean.
  5. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
  6. Behin betiko ebazpena. Epea: 60 egun.
  7. Laguntza eman eta dirua sartuko diotela (ala ukoa) adierazteko jakinarazpena.
  8. Dirulaguntza ordaintzea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli