Kontseilu Sektorialetan parte hartzea: Elkarteak eta ospe bereziko kolektiboak

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Kontseilu sektorialetan parte hartzeko eskabidea egitea.

Udaleko Arloetako Kontseiluen zerrenda:
  • Lankidetza Kontseilua
  • Berdintasun Kontseilua
  • Euskararen Kontseilua
  • Mugikortasun Kontseilua
  • Gizarte Ekintzako Kontseilua
  • Ingurumen Kontseilua
  • Oroimen Historikoaren Kontseilua

Kontseiluei buruzko informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

HERRITARREN ELKARTEAK
  • Kontseilu bakoitzaren eremuarekin zerikusia duten xede sozial, helburu edo jarduerak dituztenak.
  • Donostiako Udaleko Herritarren Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudenak.

      Berdintasunaren Aldeko Kontseilu sektorialean Berdintasunaren arloan emakumeez osatutako herritarren elkarteen ordezkari bana, berdintasunaren alde eta emakumeen eskubideak defendatzeko badihardute edo bestela, elkarte mistoetako ordezkari bana, baldin eta emakumeen atala edo berdintasun alorra duen, azken hauen kasuan emakumeen atala edo berdintasun alorra izan behar dute, betiere araudiko 5.3 d atalean zehazten diren baldintzak betetzen direla frogatu eta gero.

GIZARTE-OSPE BEREZIA DUTEN KOLEKTIBOAK
  • Donostiako Udaleko Herritarren Elkarteen Erregistroan inskribatuta ez dauden guztiek Kontseilu bakoitzaren arloan izan duten ibilbidea frogatu behar dute memoria bat aurkeztuz. Ondoren Kontseilu Sektorialaren Bilkurak aldeko erabakia hartu beharko du.
      Berdintasunaren Aldeko Kontseilu sektorialean Berdintasunaren arloan gizarte ospe berezia duten emakume kolektiboek eta Kolektiboak mistoek: azken hauen kasuan emakumeen atala edo berdintasun alorra izan behar dute, betiere araudiko 5.3.d atalean zehazten diren baldintzak betetzen direla frogatu eta gero.

Noiz egin daiteke eskaera

2023/11/20 - 2027/01/03

Beharrezko dokumentazioa

Herritarren elkarteak:
  • Kontseiluan parte hartzeko elkartearen akordioa.


Gizarte-ospe berezia duten kolektiboak
  • Kontseiluan parte hartzeko akordioa
  • kontseiluaren arloan izan duen ibilbidea jasotzen duen Memoria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

Herritarren elkarteak
  • Eskabidea erregistratzea.
  • Kontseiluko idazkariaren txostena, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
  • Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.

Gizarte-ospe berezia duten pertsonak edo kolektiboak
  • Eskabidea erregistratzea.
  • Kontseiluko idazkariaren txostena, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
  • Kontseiluko Batzarrak gehiengoz onartzea.
  • Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Informazio osagarria eskatu ahal izango da

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli