KIUB: kontsulta Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoan

Presentzialki

  • Mandasko Dukearen pasealekua 12.
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00

Telefono bidez

943 48 34 10

Besteak

udala_omic@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Kontsulta, informazio egokia jasotzeko, kontsumitzaile edo erabiltzaileak babesten dituzten eskubideei buruz, eskubide horiek baliatzeko aukerei buruz, eta, oro har, kontsumoaren arloko gai orori buruz.
kontsulta gai nagusiak hauek dira:
  • zerbitzu edo fabrikazio eskaintzak (bermeak),
  • salmenta baldintzak ez betetzea, prezioak,
  • abusuzko klausulak, publizitatea,
  • etxebizitzen alokairua eta salerosketa,
  • jabekideen erkidegoak,
  • tindategiak,
  • ibilgailuen konponketa tailerrak,
  • laguntza teknikoko zerbitzuak (LTZ),
  • beherapenak,
  • etab.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Erreklamazioa justifikatzen duen dokumentu oro eman behar da, hala nola fakturak, kontratuak, aurrekontuak eta bermeak.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: Hilabete bat
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Telefono bidez edo aurrez aurre egindako kontsultei une berean erantzuten zaie. Kontsulta konplexua bada, idatziz jasotzen da, hura ebazteko behar beste denbora izateko, eta epe laburrean erantzuten zaio.

Prozesuaren urratsak

Zuzenean erantzuten zaie aurrez hitzordua eskatu beharrik gabe egiteko moduko kontsultei, telefonoz edo aurrez aurre egindakoei. Une berean ebazten dira, konplexutasun handikoak ez badira –halakoetan, idatziz jasotzen dira, behar bezala kontsultatu ondoren ebazteko–.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Ingurumenako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Telefonoz, posta elektronikoz, posta arruntez eta aurrez aurre erantzuten zaie kontsultei.

Zer zerbitzu ematen ditu KIUBek?
  • Kexen eta erreklamazioen azterketa eta izapidetzea.
  • Aldeen arteko bitartekaritza, kontsumo arloko gatazkak konpontzeko.
  • Kontsultei erantzun pertsonalizatua ematea, izan idatziz, telefono bidez edo zuzenean bulegoan aurkeztutakoak. Kontsulta asko unean bertan argitu daitezke, baina, zenbaitetan, erantzuna atzeratu egingo da dokumentazioa aztertu beharra dela eta.
  • Beste zerbitzu batzuk: kontsumo produktuei eta zerbitzuei buruzko dibulgazio liburuxkak editatzea, informazio kanpainak, ikastetxeei zuzendutako jarduerak eta material hezigarria egitea, lege eta prestakuntza artxibategia, Kontsumoko Arbitraje Batzordeari laguntzea eta kontsumitzaileen elkarteekin elkarlanean aritzea.

Zer zerbitzu EZ ditu ematen KIUBek?
  • Jabekideen erkidegoetan bizikidetzatik sortutako auziei lotutakoak.
  • Alokatutako etxebizitzen etxegabetzeen gainekoak.
  • Produktu edo enpresa jakinei buruzko informazioa.
  • Kalte galeren ordain eskaerak.
  • Lan arloko, arlo penaleko eta arlo zibileko auziei lotutakoak, ez eta elkargodun lanbideei lotutakoak ere.

Zer eskubide ditut kontsumitzaile naizen partetik?
  • Osasuna, bizi kalitatea, segurtasuna eta ingurugiroa egokiro babestuak izateko eskubidea.
  • Interes legitimoak, izan ekonomikoak edo sozialak, babestuak izateko eskubidea.
  • Informazioa, hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubidea.
  • Ordezkaritzarako, kontsultarako eta partaidetzarako eskubidea.
  • Babes juridikoa izateko eskubidea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli