Biztanleen Udal Errolda: Agiria / Ziurtagiria (helbidera bidalketa)

Telematikoki

Banakako agiria bakarrik

Hasi

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

BANAKAKO agiria
Posta arruntez bidaliko zaizu ziurtagiria erroldan ageri den helbidera.
Agiria lortzeko beste bideak: UNEAN BERTAN ONLINE: egiaztagiri digital bat izan behar da (B@kQ, NAN, Camerfirma). Hemen sartu.

ETXEBIZITZA BATEAN INSKRIBATUTAKO PERTSONEN agiria

Bakarrik Udalinfo bulegoetan: hitzordua eskatu behar da. Momentuan egiten da.
Beharrezkoa den dokumentazioa: adin nagusiko kide guztien jatorrizko identifikazio dokumentuak. Dokumentu horien kopiak ekartzen badira (paperean edo digitalki), etxebizitza horretako adin nagusiko kide guztien baimen sinatua erantsi beharko da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera egitea beharrezkoa den dokumentazioarekin, kasuan kasu
  2. Agiria ematea.Eskaera telefonoz edo telematikoki eginez gero, eskaera egin eta hurrengo lanegunean, eskaera egiaztatu ostean, posta arruntez bidaliko zaizu ziurtagiria erroldan ageri den helbidera

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Unean bertan egin ezin diren ziutagiriak

*Erregistro orokorraren bidez eskatuko dira ondoko erroldatze-ziurtagiri mota hauek, ezin baitira unean bertan eman:
  • Ziurtagiri historikoak, digitalizatu gabeko erregistroei dagozkienak (1986/04/01a baino lehenagokoak)
  • Idazkariaren eta alkatearen eskuzko sinadurak eskatzen dituzten ziurtagiriak (ziurtagiri horiek adopziorako izapideak egiteko eskatzen dira, esate baterako)
*Lanbidek DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) laguntzak izapidetzeko eskatzen duen etxebizitza bateko data batzuen artean bizi direnen ziurtagiriak administrazio horri zuzenean emango zaizkio, interesdunek udalean eskatu beharrik gabe

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli