Etxegintzak, Alokabide programaren bitartez, etxebizitza pribatu hutsak alokatzea sustatzen du. Merkatuko prezioak baino merkeago etxebizitza bat alokatu nahi dutenen eta etxea alokatzeko jarri nahi dutenen arteko harremanak bultzatzen ditu, jabeei zenbait abantaila emanez. Erakundea zuzenean arduratzen da programako etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena eman duten pertsonen artean maizterrak bilatzeaz.
Etxebizitza alokatu ostean, erakundea arduratzen da kontratua formalizatzeko lanak egiteaz, baita jabearen eta maizterren arteko geroko bitartekaritzaz ere. Kontratuaren iraunaldian sor daitezkeen gorabehera orotan lehen hizketakidea eta bitartekaria izango da.
Jabeak, gozamendunak, ahaldunak, baimendunak, edo alokatu nahi den etxebizitza hutsaren gainean gaitasun juridikoa duten beste pertsona batzuk.
Etxebizitzak Donostiako udal-mugartean egon behar du.
Okupatzailerik ez du izan behar etxebizitzak, ezta erabiltze betebeharrik ere.
Bizitzeko baldintza egokiak izan behar ditu etxebizitzak. Baldintza egokiak betetzen ez baditu, erakundeko teknikariek adieraziko dute zer obra egin behar diren gutxienez. Zuzendu beharrekoak ikusi ostean, halakorik balego, errenta txikiagoa edo hileko ordainketaren bat barkatzea negozia daiteke, maizterrak bere gain hartuz gero akatsak zuzentzeko obrak.
Etxebizitzak garbi egon behar du.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Jabetza erregistroak emandako informazio oharra, etxebizitzaren titulartasuna egiaztatzen duena
Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria
Enkargu orria sinatzea, Etxegintzak ezarritako baldintzak onartuz gero
Etxebizitzaren giltzak ematea
Kontratua sinatzean: argiaren eta uraren azken ordainagiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Unean bertan
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aldagarria
Kalkulatutako epea da etxebizitza Alokabide programan sartu nahi duen pertsonarekin harremanetan jartzeko epea.
3 hileko legezko epea da enkargu orria sinatzen denetik etxebizitza alokatu artekoa. Epe horretan ez bada alokatzen, luzatu ahal izango da, bi aldeak ados baldin badaude.
Prozesuaren urratsak
Eskabidea erregistratzea
Pertsonarekin harremanetan jartzea, etxebizitza tasatzeko hitzordua emateko
Etxebizitzaren tasazioa: etxebizitzaren egoera eta ezaugarriak egiaztatzea eta errenta ezartzea
Interesdunak errenta eskaintza onartzea edo uko egitea
Errenta eskaintza onartuz gero, enkargu orria sinatzea eta interesdunak dokumentazioa aurkeztea
Etxebizitza Alokabideren etxebizitzen erregistroan sartzea