Jabeak - Etxebizitza pribatu hutsen programan etxebizitza bat alokatzeko jartzeko eskaera (Alokabide)

Telematikoki

Presentzialki

Etxegintza
San Martzial, 2

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Etxegintzak, Alokabide programaren bitartez, etxebizitza pribatu hutsak alokatzea sustatzen du. Merkatuko prezioak baino merkeago etxebizitza bat alokatu nahi dutenen eta etxea alokatzeko jarri nahi dutenen arteko harremanak bultzatzen ditu, jabeei zenbait abantaila emanez. Erakundea zuzenean arduratzen da programako etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena eman duten pertsonen artean maizterrak bilatzeaz.
Etxebizitza alokatu ostean, erakundea arduratzen da kontratua formalizatzeko lanak egiteaz, baita jabearen eta maizterren arteko geroko bitartekaritzaz ere. Kontratuaren iraunaldian sor daitezkeen gorabehera orotan lehen hizketakidea eta bitartekaria izango da.

Argibide gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Jabeak, gozamendunak, ahaldunak, baimendunak, edo alokatu nahi den etxebizitza hutsaren gainean gaitasun juridikoa duten beste pertsona batzuk.
  • Etxebizitzak Donostiako udal-mugartean egon behar du.
  • Okupatzailerik ez du izan behar etxebizitzak, ezta erabiltze betebeharrik ere.
  • Bizitzeko baldintza egokiak izan behar ditu etxebizitzak. Baldintza egokiak betetzen ez baditu, erakundeko teknikariek adieraziko dute zer obra egin behar diren gutxienez. Zuzendu beharrekoak ikusi ostean, halakorik balego, errenta txikiagoa edo hileko ordainketaren bat barkatzea negozia daiteke, maizterrak bere gain hartuz gero akatsak zuzentzeko obrak.
  • Etxebizitzak garbi egon behar du.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Jabetza erregistroak emandako informazio oharra, etxebizitzaren titulartasuna egiaztatzen duena
  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria
  • Enkargu orria sinatzea, Etxegintzak ezarritako baldintzak onartuz gero
  • Etxebizitzaren giltzak ematea
  • Kontratua sinatzean: argiaren eta uraren azken ordainagiriak

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldagarria
Kalkulatutako epea da etxebizitza Alokabide programan sartu nahi duen pertsonarekin harremanetan jartzeko epea.
3 hileko legezko epea da enkargu orria sinatzen denetik etxebizitza alokatu artekoa. Epe horretan ez bada alokatzen, luzatu ahal izango da, bi aldeak ados baldin badaude.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Pertsonarekin harremanetan jartzea, etxebizitza tasatzeko hitzordua emateko
  3. Etxebizitzaren tasazioa: etxebizitzaren egoera eta ezaugarriak egiaztatzea eta errenta ezartzea
  4. Interesdunak errenta eskaintza onartzea edo uko egitea
  5. Errenta eskaintza onartuz gero, enkargu orria sinatzea eta interesdunak dokumentazioa aurkeztea
  6. Etxebizitza Alokabideren etxebizitzen erregistroan sartzea
  7. Balizko maizterrak bilatzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Arrisku anitzeko etxe asegurua ematen da doan, eta ordaindu gabeko errenten asegurua ordaintzen du Etxegintzak
Ohiko galderak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli