Tramitearen deskribapena
Higiezin bat aurri egoeran dagoela deklaratzeko izapidetzea hastea.
Aurriak Administrazioaren bidez ofizioz abiaraz daitezke (udal zerbitzu teknikoen txosten baten ondorioz), edo interesdunak hala eskaturik.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Interesdunak eskatuta egiten bada:
- Hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua
- Aurri-deklarazioa justifikatzeko txostena
- Eranskina higiezinaren gaineko eskubideen titularren zerrenda
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Aldagarria
- Epe legala: Aldagarria
- Isiltasun zentzua: Aldagarria
Ezin da epe estimaturik ezarri dagoen kasuistika zabala dela eta; edonola ere, epeak laburragoak izango dira kasu larri eta presazkoenetan. 2187/1978 Errege Dekretuaren, Hirigintza Diziplinaren Araudiaren, 19. artikuluan eta ondorengoetan erregulatutako aurri prozedurari lotzen zaio.
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea edo txosten teknikoa igortzea (ofiziokoa bada)
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
- Txosten tekniko edo juridikoa
- Aurri espedientea abiaraztea
- Pertsona interesdunei jakinaraztea
- Ikuskapenaren bisita eta txostena osatzea
- Pertsona interesdunei entzuteko izapidea
- Perituaren txostena igortzea
- Alegazioak egiteko epea irekitzea
- Aurri egoeraren deklarazioa, edo aurri egoera ezarena.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Araudia
Hirigintzako diziplinaren erregelamendua
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa
Lurzoruari eta Hiri Zaharberritzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua
Erlazionaturiko tramiteak
Datu babesa