Kotizatu gabeko pentsioa (KGP)

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Gizarte Segurantzako pentsio hau bizitzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona adindu edo desgaituentzako da.
Bi modalitate daude:
  • JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
  • ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
14 ordainketa egiten dira (12 hileroko eta 2 aparteko ordainsari ekainean eta azaroan). Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Baliabide gutxiko pertsonak, gutxienez %65eko desgaitasuna dutenak edo 65 urtetik gorakoak direnak.
Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea eta dokumentazioa ikusi hemen

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  1. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  3. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  4. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  5. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Argibide gehiago

Kotizatu gabeko pentsioa laguntza hauekin bateraezina da:
  1. Gizarte Ongizateko Funtsaren pentsioa
  2. Minusbaliatuak gizarteratzeko legearen gutxieneko diru sarrerak bermatzeko subsidioa eta hirugarren baten beharragatik ematen den diru laguntza.
  3. KGPko pentsiodunak norberaren kargura dituen seme-alabengatik ematen den laguntzaren kausatzailea bada.

Onuradunek besteak beste ondorengo BETEBEHARRAK izango dituzte:
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea edo honen zenbatekoa alda dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar da, 30 egun baino lehen.
  • Urtero diru sarreren aitorpena egin behar da.
  • Oker jasotako zenbatekoak itzuli behar dira.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli