Igerilekuak irekitzeko komunikazioa. Erantzukizunpeko adierazpena

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Erabilera kolektiboko igerilekuak irekitzeko jakinarazpena (lehenengo irekiera edo udako denboraldirako berrirekiera)

Igerilekuak zenbait instalaziotan egon daitezke eta 742/2013 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera sailkatzen dira:

A - Erabilera publikoko igerilekuak:
  • 1 Mota: Urarekin lotutako jarduera helburu nagusitzat duten igerilekuak: igerileku publikoak, ur-parkeak eta abar.
  • 2 Mota: Helburu nagusiaren gehigarri gisa erabiltzen direnak: hotelak, ostatu turistikoak, kanpinak eta abar.

B - Erabilera pribatuko igerilekuak
  • 3A Mota: jabeen erkidegoen igerilekuak, ikastetxe nagusiak eta abar.
  • 3B Mota: familia bakarreko igerilekuak.

Nor dagoen izapidetze hau egitera behartuta:
  • 1 eta 2 Motako igerilekuak
  • 20 etxebizitza edo gehiago dituzten 3A Motako igerilekuak; 20 etxebizitza baino gutxiago dituztenak eta 3B Motakoak izapidetze hau egiteaz salbuetsita daude

Zeinek egin dezake eskaera

Instalazio motaren arabera:
  • 1 Motako instalazioak: Legezko arduraduna
  • 2 Motako instalazioak: Legezko arduraduna
  • 3A Motako instalazioak: Administratzailea edo Erkidegoaren presidentea
Ordezkariak erantzukizunpeko adierazpena sinatzen du, edota titularrak pertsona fisikoa bada.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Inprimakia beteta egotea; inprimaki horrek barne hartzen du igerilekuen irizpide tekniko-sanitarioak beteko direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 10 egun
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Jakinarazpenean emandako datuek azpian adierazten den legedia betetzen badute, baimendutzat joko da jarduera eta ez da bidaliko horri buruzko ebazpenik
Informazio falta dela ikusten bada edo informazioak ez baditu betekizun minimoak betetzen, Ingurumen Zuzendaritza, 10 egun baino lehen, interesdunarekin harremanetan jarriko da beharrezkoa zuzentzeko.

Prozesuaren urratsak

  1. Jakinarazpena ingurumena kudeatzeko bulegora bidaltzea.
  2. Helarazitako datuek azpian adierazitako legedia betetzen badute, ez da bidaliko horri buruzko ebazpenik.
  3. Informazio falta dagoela ikusten bada edo informazioak ez baditu betekizun minimoak betetzen, ingurumena kudeatzeko bulegoa, 10 eguneko epean, interesdunarekin harremanetan jarriko da, beharrezkoa zuzentzeko.
  4. Jakinarazi den unetik 10 egun igarota ez baldin bada dokumentazio gehigarriaren eskakizunik jasotzen, jakinarazpena onartutzat joko da eta igerilekuaren jarduerari ekin ahalko zaio.
  5. Ingurumena kudeatzeko bulegoak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskatzeak egin diezazkioke jarduerari.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Informazio gehiago ikusi hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli