Udalari ondarearen gaineko erantzukizunagatiko kalteak erreklamatzea

Tramitearen deskribapena

Udalari kalte ordainak erreklamatzea, partikularren ondasunetan edo eskubideetan kalteak eragin dituelako, betiere kaltea zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren edo anormalaren ondorioz denean.

Alegatutako kalteak benetakoa izan beharko du, ekonomikoki neurgarria eta indibidualizatua, pertsona bat edo pertsona talde bat dela eta.

Ohiko galderak hemen kontsultatu

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • I. Eranskina: Eragindako lesio eta/edo kalteak
  • II. Eranskina: Kalte-ordainik jaso ez izatearen zinpeko adierazpena
  • III. Eranskina: Lekukuoen zinpeko adierazpena eta haien NANaren kopia, bere kasuan.
  • Medikuaren txostenak: larrialdietako, jarraipeneko, alta eta baja parteak.
  • Gorputz-kalteen peritu-txostena
  • Kalte materialen peritu-txostena
  • Beste txosten batzuk: Ertzaintza, anbulantzia,...
  • Argazkiak: tokiarena, ingurunearena eta ondasun-eragilearena, kaltetutako materialarena (gorputz-lesioen argazkiak ez dira behar, txosten medikoen bidez justifikatzen dira)
  • Aurrekontuak, fakturak,...
  • Egoki iritzitako beste dokumentu edo informazio batzuk
    Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

    Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

    Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

    • Estimatutako epea: 6 hilabete
    • Epe legala: 6 hilabete
    • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
    1etik 6 hilabetera, egin behar diren izapideen eta erreklamazio motaren arabera

    Prozesuaren urratsak

    1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
    2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
    3. Dagokion udal zerbitzuen txosten teknikoak.
    4. Inplikatutako enpresei entzunaldia eman, hala badagokio
    5. Udaleko aseguru etxearen txostena
    6. Alegazioak aurkezteko entzunaldiaren izapidea
    7. Eskabidea eta aurkeztutako alegazioen txostena igortzea
    8. Ebazpen proposamena
    9. Eskatzen den diru kopurua 18.000 € baino gehiago bada, Aholku Batzorde Juridikora igorriko da espedientea (EABJ).
    10. Aholku Batzorde Juridikoaren nahitaezko irizpena, behartze indarrik gabekoa.
    11. Ebazpena eta ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.

    Izapidearen arduraduna

    Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza

    Araudia

    Bestelako informazio interesgarria

    Eskabidea egiteko epea
    Erreklamazioa egiteko eskubidea urtebeteren buruan preskribatuko da, kalte ordaina ekarri duen egitate edo egintza izan zenetik edo kaltearen ondorioak agertu zirenetik aurrera. Pertsonei kalte fisiko edo psikikoak eginez gero, sendatzen direnetik edo kalte horien ondorioak zehazten diren egunetik hasiko da zenbatzen epea.

    Datu babesa

    Aurkibidera itzuli Atzera itzuli