Bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzako egoitza zentroak

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Arlo pertsonalean eta gizartearen nahiz harremanen esparruan arazo larriak dituzten pertsonentzako bizikidetza zentroak dira. Intentsitate ertaineko edo handiko laguntza ematen dute, eta esku hartzeen bidez pertsona horiek gizarteratzen laguntzen dute.

Zentroetan diziplina anitzeko profesionalak daude, eta pertsona horien ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaz arduratzen dira.

Zentro motak:

  • Egoera kronifikatua eta narriadura prozesu nabarmena izateagatik iraupen luzeko zerbitzua behar duten pertsonentzat prestatutako egoitza zentroak. Gizarteratzeko ikuspegia beste ikuspegi aringarriago batekin uztartzen dute.
  • Iraupen ertain edo luzeko zerbitzua ematen duten egoitza zentroak. Erabiltzaileen gaitasun eta trebetasun pertsonalak nahiz harremanetarako gaitasunak hobetzea dute xede, gizarteratzeko prozesua osatu eta pixkanaka bizimodu normala egin dezaten.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua arduratzen da izapideak egiteaz eta espedientea ebazteaz. Hala ere, eskaera Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
  • 18 eta 64 urte bitarteko adina izatea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera data baino 6 hilabete lehenagotik, eta bertan izatea benetako, eta legezko, bizilekua.
  • Baliabidearen premia justifikatzeko adinako gizarte bazterketa jasatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.
  • Profesionalek gidatutako esku hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
  • Osasun egoerari dagokionez, osasun erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta baliabideetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea. Salbuespen gisa, baliabideak eskuratu ahal izango dituzte gaixotasun kroniko edo adikziozkoak dituztenek, baldin eta eskaera egiten duten unean gainbegiratuta badaude eta arazoa gainditzeko prozesu positibo, iraunkor eta egiaztagarrian.
  • Autonomia pertsonalari dagokionez, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako, mendetasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzeari eta haiek zaintzeari buruzko 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, ezarritako eran.
  • Gizarteratzeko prozesu bat egitea eragozten duen buruko gaixotasunik ez izatea, Gizarte Politikako Departamentuak aplikatzen duen bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremoaren arabera neurtua.
  • Baliabideko elkarbizitza asalda dezakeen portaera nahasmendu larririk ez izatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnaren osagarria den bigarren mailako arretako gizarteratzeko bizitokietarako orientazio baremo foralaren arabera neurtua.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bestelako agiri baliokidea.
  • Medikuaren txostena, hala badagokio.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Zerbitzuaren gastuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta erabiltzaileen artean ordaintzen dira. Erabiltzaileek ordaindu beharreko kopurua beren ahalmen ekonomikoaren arabera zehazten da.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Baliabide hauek erabiltzeko itxaron zerrenda bat dago; ez dago eperik egoitza horietan sartzeko.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
  2. Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
  6. Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia hartu eta eskatzaileari jakinarazi.
  7. Eskatzailea baliabideko itxaron zerrendan sartu, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Aldundiak eskaera onartu arren, itxaron zerrenda egon daitekeela kontuan hartu behar da.
Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian

Egoitza motak:
  • Esku hartze intentsiboko zentroak
  • Egonaldi luzerako gizarteratze zentroak
  • Atzerritarrentzako zentroak
  • Toxikomanoak izandako pertsonentzako gizarteratze zentroak
  • Baloraziorako zentroak
  • Egonaldi eta intentsitate ertaineko zentroak
  • Bakarrik dauden eta adingabeak dituzten emakumeentzako zentroak
  • Gizarte bazterketa egoeran dauden emakumeentzako zentroak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli