Tramitearen deskribapena
IGEra sartu nahi duten ingurumen-bereizgarririk gabeko ibilgailuek erantzukizunpeko adierazpena bete beharko dute sartu aurretik. Horretarako zenbait ezaugarri bete behar dituzte. Ezaugarri horien inguruko informazio guztia hurrengo estekan dago eskuragarri:
https://www.donostia.eus/ataria/web/ige/baimenak
Adierazpena bi modutara aurkez daiteke:
- Online: web inprimakia betez. Horretarako identifikazio elektronikoa behar da.
- Aurrez aurre: eskabide-orria herritarren arretarako Udalinfoko bulegoetan aurkeztuz.
Salbuespena atzerriko matrikulentzat
Hurrengo baimen motetan
atzerriko matrikulak sartzeko aukera dago:
- Garajeen edo udal emakiden titularrak beren titulartasuneko ibilgailuentzat
- IGEn erroldatutako 80 urtetik gorako pertsonak, lekualdatzeko
- Jardueraren gaitasunen / mugen ebaluazioan (BLA) gutxienez 3. baremoa dutenak, lekualdatzeko
Kasu espezifiko hauetan, Arroka plaza 5eko Udalinfoko bulegora joan behar da
izapidea presentzialki betetzeko (ezin da web formularioa bidez tramitatu). Ez da bestelako dokumentaziorik aurkeztu behar.
Zeinek egin dezake eskaera
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Eskabidea
- Ordezkatzeko baimena, hala badagokio
Interesdunak erantzukizunpeko adierazpena aurkezterakoan
ez du bestelako dokumentaziorik atxiki behar.
Salbuespena
Aldi baterako mugikortasun murrizketa dutenek urte beraren barruan bigarren edo hurrengo baimen eskaerak egitean, eskariarekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar dute:
- Aldi baterako mugikortasun murrizketa justifikatzen duten agiriak.
Behin dagokion eskaria tramitatuta, Udalak dokumentazio gehigarria eska diezaioke interesdunari honek eskatutako baimen motaren arabera. Horren inguruko informazio gehiago Dokumentuak ataleko 'Informazioa-Dokumentazioa' orrian aurki daiteke. Kasu horietan, ebatzi eta interesdunari jakinaraziko zaio.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Ez dagokio
Epe legala: Ez dagokio
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Erantzukizun adierazpenean emandako datuek azpian adierazitako araudia betetzen badute, IGEra sarbidea baimendutzat joko da eta ez da bidaliko horri buruzko ebazpenik.
Informazio falta dela ikusten bada edo informazioak ez baditu betekizun minimoak betetzen, Mugikortasuneko Zuzendaritza interesdunarekin harremanetan jarriko da beharrezkoa zuzentzeko.
Prozesuaren urratsak
1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
3. Ebazpena eta ebazpen hori interesdunari jakinaraztea, hala badagokio
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza
Araudia
7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa
Donostian airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza
1052/2022 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, isuri gutxiko eremuak erregulatzen dituena
6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina onartzen duena
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa