Akordioak eta/edo proiektu arauemaileak onartzeko ekimenaren aurkezpena

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Izan daiteke:
Akordioak onartzeko ekimena
Akordiorako proposamena edota jarduketa udal eskumeneko gaietan, Udalbatzaren Araudi Organikoak aurreikusitakoarekin bat, udalerriko bizilagunen %10 babestuta.Proposatutako ekimena Udalbatzaren eskumenekoa izanez gero, proposamen modura izapidetuko da. Udalaren beste edozein organoarena izanez gero, mozio modura izapidetuko da.
Herri araudirako ekimena
Proiektu arauemaileen aurkezpena udal eskumeneko gaietan, gutxienez udalerriko bizilagunen %10ren babesa izango duena. Arauak onartzeko herri ekimenak proposamen arauemaile modura izapidetuko dira.

Zeinek egin dezake eskaera

Udal hauteskundeetan sufragio aktiborako eskubidea duten bizilagunek.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Proposatutako ekimenaren deskribapen zehatza.
  • Udalerriko bizilagunen %10ren babesa izan behar du.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Txostenak gehienez ere 30 eguneko epean egin behar dira.

Prozesuaren urratsak

Akordioak onartzeko ekimena
  1. Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
  2. Idazkaritzaren eta eragina jasandako guneari buruzko txostena, eta esku hartzeari buruzko txostena, hala badagokio.
  3. Udalbatzaren eskumenekoa izanez gero, proposamen modura izapidetuko da; Udalaren beste edozein organoarena izanez gero, mozio modura izapidetuko da.

Herri araudirako ekimena
  1. Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
  2. Txosten juridikoa eta/edo teknikoa eta ekonomikoa.
  3. Ikusi "Udal ordenantzen eta arautegien lanketari eta onarpenari eginiko ekarpenak eta alegazioak" izapidea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli