Abandonatutako edo kalean aurkitutako txakurrak jasotzea

Presentzialki

Animalien Ongizatea
Mandasko Dukea 12

Telefono bidez

Zure txakurra jaso duten egiaztatzeko:

943 376 650

Tramitearen deskribapena

Kalean galdutako txakur bat aurkitzen baduzu, deitu Udaltzaingoari 092 zenbakira, Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearekin harremanetan jar dadin eta animaliaren bila joan daitezen eska diezaien. Aukerarik baduzu, garrantzitsua da animaliari eustea edo hura lotzea, ihes egin ez dezan eta istripurik eragin ez dezan, hartara, errazagoa izango baita hura jasotzea.
Kalean galduta aurkitutako txakurrak Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearen babesgunera eramaten dira.
Zure txakurra galdu baduzu, eman horren berri Udaltzaingoari, 092 zenbakira deituta edo haren egoitzara bertaratuta.
Gogoan izan oso garrantzitsua dela zure animaliaren identifikazio datuak eguneratuta izatea (mikrotxipa) Animalien Identifikaziorako Erregistro Orokorrean. Galdutako txakurra aurkitzen denean, mikrotxipean adierazitako telefono zenbakira deituko dizugu, berehala. Zure txakurraren erregistro datuak aldatu nahi badituzu, jo zure ohiko albaitariarengana.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Txakurra Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearen babesgunetik jasotzeko, txakurraren kartilla eta/edo pasaportea aurkeztu behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Animalia jasotzeko unean, 50 € ordaindu behar zaizkio Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkarteari.
Horrez gain, 12 € ordaindu behar dira txakurra babesgunean egon den egun bakoitzeko.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

Galdutako txakur bat aurkitzen baduzu:
  • Jakinarazi Udaltzaingoari.
  • Udaltzaingoa harremanetan jarriko da Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearekin.

Txakur bat galtzen baduzu:
  • Jarri salaketa Udaltzaingoan.
  • Txakurra aurkitzen bada, jabeari jakinarazten zaio, mikrotxipean jasotako datuei esker.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli