Elikagai bidezko toxiinfekzioa salatzea

Telematikoki

Presentzialki

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Tramitearen deskribapena

Balizko elikagai bidezko toxiinfekzio agerraldiak ikertzea, halakoren bat izan daitekeelakoan salaketaren bat jartzen bada.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
  • Susmoa izan behar da elikagai bidezko toxiinfekzioren bat sortu dela Donostiako udalerriko establezimenduren batean jandako elikagairen baten ondorioz.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldagarria
Estimatutako epea aldagaia izango da agerraldi motaren arabera

Isiltasun zentzua:
  • *Espediente zigortzailea ez bada hasten: Preskripzioa
  • *Espediente zigortzailea hasten bada: Iraungitzea

Prozesuaren urratsak

  1. Salaketa erregistratzea
  2. Balizko agerraldia ikertzea:
  • Galdeketa epidemiologikoa. Galdetu egiten zaie zer elikagai jan dituzten, azken 72 orduetan, ekitaldian parte hartu duten pertsona guztiei, gaixotu direnei zein gaixotu ez direnei. Helburua datuak jasotzea da, argitzeko elikagairen batek eragindako agerraldia den edo ez, eta halakoa bada (agerraldia bada), zer elikagaik eragindakoa den.
  • Establezimenduaren ikuskatzea. Galdeketa epidemiologikoan bildutako datuekin, osasun publikoko teknikariek establezimenduaren ikuskatzea egingo dute, ofizioz. Produktuak zein instalaziotatik datozen, nola kontserbatu diren eta langileek nola manipulatzen dituzten aztertuko dute. Helburua eragina izan duten alderdiak identifikatzea da, kasu berriak ekidite aldera, neurriak hartzeko.
  • Laborategi probak. Azterketa mikrobiologikoa egiten da, gaixoen lagin klinikoena zein establezimenduan jasotako elikagai laginena, oso baliagarria baita agerraldia zer agentek eragin duen eta zer elikagairen ondoriozko toxiinfekzioa den argitzeko.
  • Amaierako txostena. Egindako jarduketa guztiak jasotzen ditu, baita ikerketaren ondorioak ere. Txostena eman daiteke, interesdunak eskatzen badu, isilpeko datuak jasotzen dituelako.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli