Biztanleen Udal Errolda: Atzerritarren berritzea edo berrestea

Tramitearen deskribapena

Tramite hau egitera behartuta daude:
  • Bizileku baimen iraunkorrik EZ baduzu eta Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea bi urtean behin BERRITU behar da.
  • Bizileku baimen iraunkorra duen atzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea BERRETSI egin beharko da bi edo bost urtean behin, kasuan kasu.
Udalak atzerritarrari jakinaraziko dio noiz egin behar duen tramitea (email edo sms bidez).
Egiten ez badu, Udal Erroldatik baja emateko prozedura hasiko da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Adin nagusikoak: interesdunak
  • Adingabekoak: legezko tutoretza duenak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Adin nagusikoak: interesduna
  • Pasaportea edo AIZ (Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia, Espainiako Agintaritzak emandako dokumentu batean ageri dena).

Adingabekoak:
  • Adingabekoaren pasaportea edo AIZ
  • Legezko tutoretza ziurtatzen duen agiria (Familia liburua, jaiotza agiria, sententzia judiziala...)

Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioak indarrean egon beharko du.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) Udal Erroldan egoitza berritu edo berretsi behar duten atzerritarren zerrenda bidaltzen dio Donostiako Udalari.
  2. Udalak atzerritarrari jakinaraziko dio, email edo sms bitartez Udal!nforen bulego batera joateko betebeharra eta epea errolda berritu dezan.
  3. Emandako epean, interesdunak berritzeko izapidea egiten badu Udalinfon, eskaera erregistratuko da eta berritzeko izapidea egin izana egiaztatzen duen agiria ematen zaio.

Zer gertatzen da emandako epean interesdunak berritzeko izapidea egingo ez balu?
  • Emandako epean interesdunak berritzeko izapidea egingo ez balu, BAJA ebazpena emango da eta horrek Biztanleen Erroldan baja ematea ekarriko du.
  • Baja interesdunari formalki jakinaraziko zaio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli