Biztanleen Udal Errolda: helbidea aldatzea (Donostia barnean)

Tramitearen deskribapena

Donostiako Biztanleen Udal Erroldan izena emanda dauden herritarrek udalerri barruan helbidea aldatzen dutenean udalari egin behar dioten jakinarazpena

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
Etxebizitzaren jabea edo alokairu-kontratuaren titularra izatea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTUAK

Espainiar herritartasuneko pertsonak:
  • Izena eman beharreko pertsonen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren jatorrizkoa: NAN, familia liburua NAN ez duten 15 urtetik beherakoen kasuan. (Jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).
Atzerritarrak:
  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek pasaportearen edo beren herrialdeko nortasun agiria aurkeztu beharko dituzte eta, baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda daudela dioen ziurtagiria (bertan AIZ agertuko da). Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da. (Jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).

  • Beste herrialdeetako herritar nazionalek Espainiako agintariek emandako bizileku txartela (dokumentua jatorrizkoa eta indarrean dagoena) aurkeztu beharko dituzte. Bizileku txartelik ezean, beren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute. Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da. (Jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).

ADINGABEKOEN ORDEZKARITZA
Adingabe baten izena emateko edo helbidea aldatzeko gurasoetako batekin, hauek aurkeztu beharko dira:
  • Beste gurasoaren baimena

Baimenik EZ dagoenean hau eskatuko da:
  • Errolda aldatu nahi duen gurasoari adingabekoaren zaintza esleitzen dion epaia.

Epairik EZ dagoenean "erantzukizunpeko adierazpen” inprimakietako bat bete beharko da, kasuaren arabera eta nortasun agiriaren kopia erantsi beharko zaio.
  • I. Eranskina: zaintzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean.
  • II. Eranskina: eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa esleitua duenean.

Zaintza partekatua duten gurasoen adingabeko seme-alaben helbidea edo bizilekua aldatzeko:
  • Udalak gurasoen arteko adostasunaren dokumentu bidezko froga eskatu behar luke adingabekoaren helbidean aldaketarik egin aurretik (bizilekua aldatzeagatiko izen ematea, udalerrian bertan bizilekua aldatzea…) eta, elkarren arteko adostasuna frogatu ezin denean, hain zuzen ere erroldari buruz mintzatzen den ebazpen judiziala aurkezteko eskatu beharko du (2015eko ekainaren 30eko 7/2015 Legea, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa), eta ez du helbide aldaketarik egingo aurreko dokumenturen bat aurkeztu ezean.
ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA
  • Etxebizitzaren salerosketa eskritura, berriki egin bada (jatorrizko dokumentua). Hala ez bada, udalak titulartasuna egiaztatu ahal izango du.
  • Indarrean dagoen alokairu kontratua. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da. (Jatorrizko dokumentuak).
  • Erabiltzeko eskubideari buruzko beste titulu batzuk: epai judiziala dibortzio kasuetan, testamentuak, dohaintzak eta abar. (Jatorrizko dokumentuak).
  • Etxebizitza jabearen edo errentariaren baimena. Pertsona hori izena emandakoen artean ez badago, izen emate orria sinatuta eman beharko du baimena eta NANaren edo AIZen fotokopia erantsi beharko du. Era berean, baimena ematen duenaren etxebizitzaren jabetza edo erabiltzeko eskubidea egiaztatu beharko da.
  • Eskaera interesa duen pertsonak aurkezten ez duenean
    • Biztanleen Erroldan izapideak egiteko baimena eta aurkezten duenaren NAN edo AIZ (jatorrizkoa eta fotokopia), eta interesdunaren NAN edo AIZ (fotokopia)
  • Unitate arduradunak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko>

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Unean bertan ebatzi gabeko izen emate eskaerak ondorengo izen emate jakinarazpenaren bitartez edo ezezko ebazpenaren bitartez jakinaraziko dira gehienez 3 hilabeteko epean

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Biztanleen Udal Erroldan izen ematea aldatzea
  3. Pertsona bakoitzaren errolda agiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura
  4. Egiaztapena unean bertan egin ezin denean, eskaera egin eta berrikuspena egin zain geratuko da
  5. Ondorengo izen emate jakinarazpen edo ezezko ebazpen bitartez jakinaraztea gehienez ere 3 hilabeteko epean

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Ez ahaztu zerga helbidea ere aldatzeko eskatzea, 900714033 doako telefonora deituta (Udal Ogasuna)

*Oharra: Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrak
  • Behin betiko egoitza baimenik ez badute, bi urtean behin berritu beharko dute erroldako izen ematea
  • Horrela ez egitea izen ematea iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16.1. artikulua, 2. paragrafoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena)

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli