Udal emakidako garaje plaza eskatzea

Telematikoki

Presentzialki

Telefono bidez

Aurrez aurreko kontsultak egiteko hitzordua eskatu Udal!nfo telefonoak

Tramitearen deskribapena

Ibilgailu baten jabe bazara eta garaje plaza bat behar baduzu, izapide hau egiteko aukera duzu.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Aparkaleku bakoitzeko baldintza pleguetan jasotakoak
  • Eta irizpide orokor gisara honako hauek:
    1. Hirian edo dagokion eremuan erroldatutako egoiliarrak
    2. Ezgaitasunen bat duten egoiliarrak: minusbaliotasunaren ziurtagiria eduki behar dute, gutxienez “A”, “B” edo 10eko mugikortasun baremoarekin (Udalak egiaztatuko du baldintza hori).
    3. Jarduteko udal lizentzia duten merkatariak edo profesionalak (Udalak egiaztatuko du baldintza hori).
    4. Eremuan etxebizitza duten ez-egoiliarrak (Cervantes plazako, Katalunia plazako eta Pio XII plazako aparkalekuetan)
    5. Ez-egoiliarrak (Cervantes plazako, Katalunia plazako eta Pio XII plazako aparkalekuetan)
  • Kasu guztietan bete beharreko baldintzak:
    1. Ibilgailuaren titularra izatea
    2. Ibilgailuaren gidaria izatea
    3. Agirietan adierazitako helbidea eta eskabidean zehaztutakoa bat etortzea

Emandako eskubidea indarrean den epe osoan bete behar dira baldintzak.

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Kasu guztietan:
    • Ibilgailuaren aseguru poliza
  • “Merkatari eta profesionalek" honako hauek ere aurkeztu behar dituzte:
    • Ibilgailua gidatzen duen pertsonak eskabidea egin duen enpresarekin edota erakundearekin duen lan harremana edo harreman profesionala egiaztatuko duen dokumentua.
  • Eremuan etxebizitza izan baina horren jabeak ez diren "ez-egoiliarrek", honako hauek ere aurkeztu behar dituzte:
    • Bizikidetza ziurtagiria, etxebizitzari lotutako pertsonaren familia unitateko kide dela egiaztatuko duena.
  • Fidantza beharrezkoa bada (aparkaleku berrien kasuan)
    • Diru-sarreraren egiaztagiria

Oharra: Udalak eskubidea du beste edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo aparkatzeko plaza eskatu duten pertsonek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Deialdi bakoitzean edo pleguan zehazten da plaza bakoitzaren kostua (pleguan, plazak eskualdatzen direnean)
Aparkaleku berrien kasuan, dagokion fidantzaren diru-sarrera egin behar da

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Eskualdatzeetan, zenbat plaza dauden eskueran, horren araberakoak dira esleitzeko epeak.
Plaza berrien esleipenak deialdi bakoitzean zehaztutako epeen araberakoak dira.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
  3. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
  4. Plaza onartzeko edo ukatzeko ebazpena, eta, zer plaza esleitu zaion zehaztea edo, horrela badagokio, itxaron zerrendan izena eman zaiola jakinaraztea
  5. Kontratua sinatzeko aldez aurretiko hitzordua finkatzea
  6. Kontratua edo eskualdatzea sinatzea eta plazaren kostua ordaintzea
  7. Administratzaileari esleipen berria edo eskualdatzea jakinaraztea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Parking bakoitzeko baldintza pleguak

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

  • Garape plaza eskuratzen duten pertsonek ezin dute TAO bereizgarririk eskatu eta eskuratu
  • Udal garaje bat jabetzan izan eta lehentasunezko talde baterako aukera izan nahi baduzu, formalki uko egin beharko diozu gaur egun daukazunari.
  • Udal jabetzako garaje plazen titularrek edo haien legezko ordezkariek horren titulartasunaren ziurtagiria eskatu ahal izango dute.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli