Laguntza ekonomikoak: Euskara ikasteko dirulaguntza

Telematikoki

Presentzialki

  • Euskara Zerbitzua
  • Konstituzio Plaza, 2

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Diru laguntzak emango zaizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere hiri horretan lan egiten dutenei, HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeko.
Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • udako ikastaroak
  • neguko ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

Zeinek egin dezake eskaera

Ikusi baldintzak hemen
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Data zehatzak oinarrietan argitaratuko dira.
Bi denboraldi daude: negua eta uda.
Barnetegietara joaten diren pertsonek eta autoikaskuntza ikastaroak egiten dituztenek urte osoan zehar aurkez ditzakete eskabideak.

Beharrezko dokumentazioa

  • NAN
Erroldatu gabekoak, aurrekoaz gain:
  • Enpresaren ziurtagiria
  • Lan egiten duten Donostiako enpresa edo entitatearen agiria.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Oinarrien arabera

Prozesuaren urratsak

  1. Oinarriak GAOn argitaratu
  2. Eskabideak jaso
  3. Dokumentazioa aztertu eta akatsak zuzendu
  4. Akatsak edo gabeziak dituzten eskabideen berri eman eta 10 eguneko epea jarri, interesdunek zuzen ditzaten
  5. Zinegotzigoaren ebazpena, akatsak edo gabeziak izateagatik baztertu diren eskabideen berri emateko.
  6. Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
  7. Behin-behineko ebazpena Udaleko iragarki taulan eta web orrian argitaratu
  8. 10 eguneko epea jarri, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten
  9. Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen proposamena egin (Gobernu Batzarrak onartu behar du)
  10. Behin betiko ebazpena argitaratu Udaleko iragarki taulan eta web orrian.
  11. Diru laguntzaren %100 ordaindu interesdunei.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli