Esku hartzea indarkeria matxistaren biktimen esparruan

Presentzialki

  • Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Arreta Zerbitzura
    • Urdaneta kalea 13, etxabea
    • Telefonoa 943 481 400

Tramitearen deskribapena

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumezkoentzako arreta, hautemandako nahiz udalaren gizarte zerbitzuei jakinarazitako indarkeria matxistako egoerek duten larritasun mailaren arabera.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Emakumeen ardurapean dauden adingabeek ere jaso dezakete arreta hori.
  • Salbuespen gisa, larrialdi kasuetan, Donostian erroldatu gabeko emakumeek ere jaso dezakete.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Hasiera batean, ez da inongo dokumentaziorik aurkeztu behar. Beharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Harrera: bai biktimak berak hala nahi duelako (hitzordu bat ematen zaio Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan dagokion teknikariarekin) bai hirugarrenek gertatutakoa jakinarazi dutelako (profesionalek, herritarrek, beste erakunde batzuek).
  2. Beharrezkoak diren datu esanguratsu guztiak biltzea.
  3. Balorazioa: erabilitako indarkeriaren eta larritasunaren arabera baloratuko da kasua, biktimarekin batera berari egokien zaion esku hartzeko plan bat adosteko, beharrezko baliabide erabilgarriak izango dituena.
  4. Esku hartzeko plana baliabideen kudeaketa.
  5. Koordinazioa eta lankidetza beste zerbitzu batzuekin: kasuak hala behar duela eskatzen duenean.
  6. Segimendua.
  7. Esku hartzearen amaiera.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli