Desjabetzea (Igogailuak, lurrak,...)

Telematikoki

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Igogailuak

Igogailuak jartzeko beheko solairuko edo sotoko lokalak desjabetu behar izaten dira, etxebizitza eta bizitegi erabilerako eraikuntzetara sarbide fisikoa emateko helburua duten obra eta jarduketetan lokal horiek eragina dutenean eta eraikinera sartzeko arazoak daudenean, batez ere ezgaitasunak eta/edo horren parekagarriak dituzten pertsonen aldetik.

Zeinek egin dezake eskaera

Obren eta jarduketen sustatzailea: jabekideen komunitatea eta/edo indarreko legediaren arabera ezarritako irizpideekin bat etorriz aipatutako obrak egikaritzeko gaitasuna duena/dutenak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Proiektua, hau barne hartuko duena (Ordenantzaren 9. art.):
  1. Obra eta jarduketa jakin batzuk egikaritzeko, eta hala badagokio, instalazio mekanikoak edo beste instalazio batzuk, igogailua barne, jartzeko beharraren justifikazioa, kasu bakoitzean ukitutako eraikuntza eta etxebizitzetara sarbidea izateko helburuz.
  2. Kasu bakoitzean desjabetze bidezko esku hartzea zertan oinarritzen den zehazteko arrazoien aurkezpena eta justifikazioa, arreta berezia jarriz, besteak beste, gai hauetan:
    • Ezgaitasuna duen/duten pertsona/k bizitzea ukitutako etxebizitza batean edo batzuetan.
    • Proiektatutako obrek eta jarduketek ukitutako ondasunak eskura izateko edo lortzeko zailtasunak edo ezinezkotasuna.
    • Obra eta jarduketa horiei ekiteko finkatutako epeak igaro eta obrekin ez hastea, eta honako hauek erakustea: Sustatzaileak edo sustatzaileek helburu horrekin eginiko kudeaketak, horren harira egindako akordio guztiak barne; aipatutako obrak eta jarduketak material eta denbora aldetik baldintza egokiekin egikaritzea ahalbidetzen duten beste modu bateko mekanismorik ez egotea edo gutxiegi egotea, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrekin akordioak barne; etab.
    • Interesgarritzat jotzen diren beste edozein.
  3. Proposaturiko desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda, berariaz adierazita ea desjabetze horrek zer nolako eragina izan dezakeen ondasun horiek helburu duten jardueran eta titularren jardueran.
  4. Obren sustapen baldintzak, dela jabekideen komunitatearen aldetik, dela beste edozein pertsona fisiko eta/edo juridikoren aldetik, barne hartuta sustapen hori eragin duten baldintzak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa, bereziki ukitutako pertsonen kolektiboan desadostasunak egon daitezkeen kasuetan. Testuinguru horretan, komunitateak obren eta jarduketen sustapenaren edo sustapen ezaren harira egindako akordioak jakinaraziko dira.
  5. Proposatutako desjabetzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubide guztien eta bakoitzaren balio ekonomikoa, alde batera utzi gabe horiek beranduago doitzea eta/edo osatzea, ukitutako ondasun, eskubide eta titularren zerrenda onartutakoan.
  6. Desjabetzearen onuradunaren konpromisoa, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen balio ekonomikoa ordaintzeko, edozein dela ere zenbateko hori.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Urte bat
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Ondasunen okupaziorako edo eskubideak eskuratzeko beharra determinatzeko fasea
  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen handieneko egunkarian/etan eta www.donostia.eus atarian argitaratzea, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
  3. Hala badagokio, egindako alegazioak aztertzea
  4. Txosten tekniko eta/edo juridikoa
  5. Ondasunen okupaziorako edo eskubideak eskuratzeko beharra onartzeko edo ez onartzeko erabakia
  6. Interesatuari/ei jakinaraztea
  7. Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

Prezio justua determinatzeko fasea

  1. Prezio justua determinatzeko fasearen hasierako ebazpena, jabekideen komunitateak eta desjabetzearen objektu den/diren pertsonak/ek prezio orria 20 eguneko epean aurkezteko betebeharrarekin.
  2. Prezio orria aurkeztea, desjabetuko den objektuari bi aldeek ematen dioten balioa zehaztuz
  3. Prezio orriak Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzarako Lurralde Epaimahaiari igortzea
  4. Epaimahaiak balorazio teknikoa egitea
  5. Ordainketa akta zehazteko zitazioa
  6. Desjabetzearen objektuak diren pertsonei kalte-ordainak ordaintzea
  7. Interesatuei ondasunaren okupazio akta kentzeko data jakinaraztea
  8. Ediktua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen handieneko egunarian/etan eta www.donostia.eus atarian argitaratzea.
  9. Ondasunaren okupazio akta kentzea
  10. Ondasunaren okupazioa

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Desjabetzearen kostu guztiak onuradunak ordaindu beharko ditu. Betebehar horrek barne hartzen du desjabetzeko jarduketaren eta onuradunak atzera egiten badu desjabetuari eragin diezazkiokeen kalteen ordainaren kopuruaren ordainketa.

*Igogailua jartzeko obra lizentzia eskatzen denean, desjabetzeko beharra espresuki aipatu behar da.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli