Mugikortasunerako laguntza eta garraio gastuen konpentsazioa (minusbalituen integrazioari buruzko legea (LISMI)

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:
Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Garraio gastuetarako diru laguntza da, gutxienez %33ko desgaitasuna izan eta garraio publikoa erabili ezin dutenei zuzendua.
Laguntza hauetarako sarbidea izateko, beharrezkoa da desgaitasuna duen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ere egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

Desgaitasunaz gain baliabide gutxi duten herritarrak.
Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea eta dokumentazioa ikusi hemen

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  4. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli