Gizarteratze premiei erantzuteko eguneko zentroak

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Gizarteratzeari bideratutako eguneko zerbitzua, banakako laguntza eskaitzen duena, besteak beste esku-hartze okupazionala, hezkuntza arlokoa, terapeutikoa eta lan eta gizarte arlokoa, pertsona bere ohiko ingurunetik baztertu gabe.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua arduratzen da izapideak egiteaz eta espedientea ebazteaz. Hala ere, eskaera Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Baldintzak hemen ikusi

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bestelako agiri baliokidea.
  • Medikuaren txostena, hala badagokio.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Zerbitzuaren gastuak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta erabiltzaileek ordaintzen dituzte. Erabiltzaileek kopuru jakin bat ordaintzen dute beren ahalmen ekonomikoaren arabera.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Legez, 6 hilabeteko epea dago ezarrita itxaron zerrendan sartzeko. Zentroan sartzeko ez dago eperik.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
  2. Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
  6. Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia hartu eta eskatzaileari jakinarazi.
  7. Eskatzailea baliabideko itxaron zerrendan sartu, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria


Aldundiak eskaera onartu arren, itxaron zerrenda egon daitekeela kontuan hartu behar da. Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian: Gipuzkoako Foru Aldundia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli