Baztertze arriskuan dauden pertsonei zuzendutako gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean laguntzeko esku-hartze zerbitzua

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Programa hau arazo soziopertsonalak dituzten pertsonei dago zuzenduta. Pertsona horiek gizartean eta/edo lanean txertatzea du helburu, eta hiriko komunitate baliabideak haien eskura jartzea.
Programa hiru proiektuk osatzen dute. Ikuspegi integral batetik abiatuta, esku hartzearen xedea den taldearen premiei erantzuten saiatzen dira proiektu horiek:

  • Lantegi okupazionala (Elkarrekin): gizarte bazterketako egoera larrian dauden eta eskakizun handiagoko beste baliabide batzuk eskuratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei zuzendua. Oso eskakizun txikiko lantegi bat da, jarduera okupazionalak egiten baitira: brikolajea, zura landu, baratzea zaindu, etab.
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00.
  • Lan-aurreko lantegia (Bidean): lan merkatu arruntean sartu aurretik, ohitura soziolaboralak garatzeko beharra duten pertsonei zuzenduta dago. Jarduera erdiproduktiboak egiten dira, lan merkatuan dauden eta aurretiko prestakuntzarik eskatzen ez duten lanbideekin lotuak: elektrizitatea, mekanika, iturgintza, pintura…
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00.
  • Emakume ijitoentzako programa: programaren helburua emakume ijitoei erreferentzia eta topaketa gune bat eskaintzea da, eta ahal den neurrian, haiei prestakuntza ematea lan munduan sar daitezen. Interesatzen zaizkien lanbide edo lan esparruen inguruko prestakuntza jasotzen dute, bai eta eguneroko bizitzan ongi moldatzeko oinarrizkoak diren ezagutzak ere.
    • Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00-13:00.
Baliabide hau erabili ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetako langileek kasua aztertu eta oniritzia eman beharko dute aldez aurretik.
.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan egotea
  • Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
  • Bizitokia Donostian izatea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskatzailearen identifikazio agiria(k). Honako hauek onartuko dira: NAN edo AIZ, jatorrizko herrialdeko pasaportea, edo eskatzailearen izena eta abizena dakartzan antzeko agiri bat, EBeko erakunde publiko batek igorria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Programa hau erabiltzeko itxaron zerrenda bat dago.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
  2. Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
  5. Programan harrera egin.
  6. Kasuaz arduratzen den Gizarte Langileak eta programako profesionalek Esku Hartze Plana prestatu.
  7. Kasuaz arduratzen den Gizarte Langileak eta programako profesionalek Esku Hartze Planaren jarraipena egin.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli