Hirigintza egikaritzea: Hirigintzako jarduketa programa

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Hirigintzako jarduketa programek hiri lurzoru finkatugabean eta lurzoru urbanizagarri sektorizatuko jarduketa integratuan egin beharreko garapena eta egikaritzea –behar bada fasetan– erregulatzen eta antolatzen dute. Horretarako, honako hauek finkatzen dituzte:
  • Kasuan kasuko jarduketa integratuak identifikatzea; beharrezkoa bada, jarduketen xede den/diren egikaritze unitatea/ak mugatu ahal izango dituzte, edo mugaketa hori aldatu.
  • Egikaritze publiko edo pribaturako araubidea eta haren jarduketa sistema.
  • Jarduketa integratuak egikaritzeko zehaztapen juridiko, tekniko eta ekonomikoak, eta edonola ere, jarduketaren eduki minimoen erregulazioa.
  • Egin beharreko obra guztiak eta urbanizazio karga guztiak, eta horien kostuaren gutxi gorabeherako kalkulua.
  • Urbanizazio lanak, eta hala badagokio, eraikuntza lanak egiteko denboraren programa.

Jarduketa programek egingo diren urbanizazio lanak definitu beharko dituzte, eta duten gutxi gorabeherako kostua zehaztu.

Zeinek egin dezake eskaera

Honako hauek formulatu eta sustatu ahal izango dituzte jarduketa programak:
  1. Udalek eta udalaren mende dauden edo udalek osatzen dituzten organismo edo erakunde guztiek, udal plangintza egikaritzeko. Erakunde sustatzaileak ez duenean desjabetzeko ahalik, udala izango da administrazio jardulea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak, 16. artikuluan aipatutako lursailen urbanizazioa edo eraikuntza gauzatzeko, eta foru aldundiek, 16.2. artikuluan aipatutako lursailei dagokienez. Era berean, gaikuntza haien mendeko edo haiei atxikitako edozein organismo edo erakunde publikotara zabal daiteke, helburu berarekin.
  3. Oro har, administrazio publikoek, jarduketa integratuen bidez dituzten eskumen sektorialak gauzatzeko.
  4. Administrazio publikoekin partaidetutako entitate edo erakunde pribatuek, jarduketa integratuen bidez haien helburu soziala gauzatzeko.
  5. Partikularrek, lursailen jabe izan ala ez. Udalak hirigintzako jarduketa programa proposamen bat egiteko asmoa duen edozein pertsona baimendu ahal izango du lursailak behin behinean okupatzeko, informazio zehatza lortzeko helburuz, desjabetzeko legeriak ezarritako zehaztapenei jarraiki. Era berean, administrazio publikoen erregistro eta artxiboetan dagoen informazio eta dokumentaziorako sarbidea izango du, erregimen juridikoa eta funtzionamendua erregulatzen duen araudi orokorraren arabera.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 legearen 153. artikuluan biltzen diren edukiak (eduki tekniko-urbanistikoak) eta Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 154. artikuluan biltzen diren edukiak (eduki juridiko-urbanistikoak) barne hartzen dituen dokumentazioa.

Gainera:
  • Justifikaziozko memoria, egikaritzeko programazioaren adierazpenarekin.
  • Urbanizazio aurreproiektua.
  • Jarduketa osatzen duten egikaritze unitateen informazio eta zedarriztapen planoak.
  • Partzela planoa eta jarduketaren helburu diren ondasun eta eskubideen titularren arteko erlazioa.
  • Ekonomia eta finantza arloko bideragarritasun azterlana, jarduketaren helburu diren ondasun eta eskubide guztien balorazioarekin.
  • Izapidetze eskabidea udal erregistroan formalizatuko da, eta Administraziotik kanpoko pertsona edo erakundeek eginiko eskabideak direnean, kasuan kasuko jarduketa integratuaren arloko urbanizazio programak balioztatutako kostu estimatuaren % 1eko bermea ere entregatuko da. Berme hori kontratazio administratiboaren arloan legediak onartzen dituen moduetako edozeinetan emango da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Aurkeztutako dokumentazioa eta dagozkion txosten teknikoak ikusita, udalak programaren hasierako onespena baiestea edo ukatzea adostuko du, gehienez ere hilabeteko epean.

Behar bada, alegazioak jasotakoan, eta horiek ikusi eta kontuan hartutakoan, udalak hirigintzako jarduketa programaren behin betiko onespena adostuko du, hasierako onespena lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratzen denetik gehienez ere 2 hilabeteko epean. Epe hori igaro eta dagokion ebazpena eman ez bada, erabat onartutzat joko da, betiere interesdunei jakinarazpen izapidea eman bazaie.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea (agiri tekniko-juridikoa eta fidantzaren gordailua).
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
  3. Hirigintza txostenak: arkitektoa, ingeniaria, juridikoa, ekonomikoa.
  4. Tokiko Gobernu Batzordearen hasierako onespena.
  5. Iragarkia GAOn eta www.donostia.eus webgunean argitaratzea, programaren edukien funtsezko elementuak azalduz, eta 20 egun baliodun utziz alegazioak aurkezteko. Era berean, akordioa jarduketak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraziko zaie. Espediente osoa udal bulegoetan kontsultatu ahal izango da aipatutako informazio publikorako epean.
  6. Alegaziorik egonez gero, agiria idatzi duen taldearen txostena.
  7. Alegazioei eta behin betiko onespenaren proposamenari buruzko hirigintza txostena.
  8. Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena.
  9. GAOn akordioa edo hirigintzako jarduketa programaren behin betiko onespenaren presuntziozko egintza argitaratzea, haren edukiaren estraktu batez lagundurik; horien artean egongo dira, gutxienez, esparruaren identifikazioa, sailkapena eta kalifikazioa, esparruari esleitutako eraikigarritasun urbanistikoa, jarduketa sistema, urbanizazio, eta hala badagokio, eraikuntza obrak egikaritzeko aurrekontua eta programazioa.
  10. Eskatzaileari eta ukitutako pertsona edo entitate jabeei erabakia jakinaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli