Hilerriak: hilobiaren titulartasuna eskualdatzea

Telematikoki

Presentzialki

Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
  • Telefonoa 943 48 35 40

Tramitearen deskribapena

Hilobi baten titularra hiltzen denean, haren oinordekoek hilobiaren titulartasuna gaurkotu behar dute. Izapide hori nahitaezkoa da etorkizunean hilobia erabili nahi bada.
Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

Hildako titularraren oinordekoek edo haien legezko ordezkariak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • “Ordezkatzeko baimena” dokumentua (beteta eta titular berriek sinatuta)
  • Titular berrien NANa

Testamentua badago
  1. Titulartasun agiria edo haren bikoiztua
  2. Titularraren eta haren hildako oinordeko guztien heriotza agiria. Agiria heriotza gertatutako herriko Erregistro Zibilean esaktu beharko duzu (Donostian Teresa de Calcuta plazan).
  3. Titularraren eta haren hildako oinordeko guztien azken nahien agiria. 790 formularioa da eta webgune honetan dago: www.mjusticia.es.gob.es
  4. Testamentua: titularrak eta hil diren oinordeko guztiek egindako azkena. Notariorik egon ezean, Notarioen Elkargo Ofizialean (Hondarribia 6 - 1 kalean) esango dizute non eskatu (kopia arrunta).


Testamenturik ez badago:
  • Zuzeneko lerroa (lehen mailako odol ahaidetasuna, gurasoak/seme-alabak): titularren heriotza agiria, azken nahien agiria eta familia liburua aurkeztu behar dira. Seme-alaben jaiotza-ziurtagiriak ordezka dezake familia-liburua.
  • Lerro zuzena (odolahaidetasunezko 4. mailara arte): notaritzan nabaritasun-akta izapidetzea. Akta horrek 2., 3. eta 4. puntuak ordezkatzen ditu.
  • Alboko lerroa: epaitegian oinordekoen adierazpen autoa izapidetzea. Auto horrek 2., 3. eta 4. puntuak ordezkatzen ditu.


*Herentziaren banaketa edo onarpen agiria edukiz gero, hori aurkeztu behar da, 2., 3. eta 4. agirien ordez.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek eskabidea aztertzea.
  3. Oinordetzaren ebazpena.
  4. Oinordetzaren jakinarazpena eta pertsona eskatzaileak/ek ordaindu beharreko tasa.
  5. Tasaren likidazioa.
  6. Panteoiaren titulua jasotzea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)
E-mail: polloe@donostia.eus
Web: www.polloe.eus

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli