Joko Garbia: partikularrentzako txartela

Telematikoki

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Izapide hau egin behar duzu Joko Garbia Txartela eskuratzeko. Txartel horrekin, zure etxebizitzan sortzen diren hondakin organikoak jasotzeko edukiontzi marroia ireki ahal izango duzu.

Zeinek egin dezake eskaera

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Elkarteak eta herritarrak oro har
  • Erroldatu gabe dauden pertsonei eta erroldatuta egon arren txartela beste etxebizitza baterako eskatzen duten pertsonei dagokienez, uraren, zaborraren edo saneamenduaren erreziboetan haien izena agertu behar du, bestela, etxebizitzaren alokairuaren kontratua edo jabeak sinatutako baimena aurkeztu beharko du.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Eskabidea egiten duen pertsona etxebizitza horretan erroldatuta ez baldin badago eta uraren/zaborraren/saneamenduaren ordainagiriak haren izenean ez badaude, hauetako dokumentu bat aurkeztu behar du:
  • Alokairu kontratua edo
  • argindarraren edo gasaren horniduraren faktura bat eskatzailearen izenean, edo
  • jabeak sinatutako baimen bat.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 10 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Eskabidea egindakoan, txartelarekin batera, eskatzaileak idatzi bat jasoko du bere etxebizitzan ongi etorria emateko, eta, era berean, zerbitzuari buruzko informazioa jasoko du.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea, hala badagokio.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Txartela eta hari buruzko informazioa etxera bidaltzea.
  4. Adierazitako lekuetan kuboa eta poltsak hartzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria


*Eskatzaile bakoitzarentzat txartel bat egingo da soilik. Txartel horrekin edukiontzietan eta poltsak ematen dituen makinetan txartelaren erabilpen guztiak eskatzaileak adierazitako etxebizitzarekin lotuko dira.

*Pertsona bat baino gehiago lotu ahal izango da etxebizitza batekin. Txartel guztien erabilerak etxebizitza horrekin lotuko dira.

*Txartela eskutitz batekin batera bidaltzen da. Eskutitz horretan kupoi bat aurkituko duzu. Kuboa kupoi hori entregatuz eskuratu dezakezu, eskutitzean adierazitako lekuetako batean. Poltsak txartelaren bidez eskuratu ditzakezu txartelarekin batera bidalitako eskutitzean adierazitako lekuetako batean. Poltsak eskuratzeko epeak programatuta daude. Eskuratzeko makinetan azalduko da zein egunetan egongo diren poltsak eskuragarri hurrengo aldian.

*Txartela galduz gero edo txartelak gaizki funtzionatuz gero edo txartela jasotzen ez bada, kopia bat eskatu ahal izango da bai Hiri Zerbitzuen bulegoan bai telefonoz.

Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli