TAO - Aparkatzeko bereizgarria: altak eta bajak

Tramitearen deskribapena

Zure ibilgailua araututako eremuan aparkatu ahal izateko baimena
Mota hauek daude:
  • Egoiliarrak
  • Jarduera ekonomikoak
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonak
  • Udatiarrak: ekainaren 1etik irailaren 30era soilik izango da baliagarria

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Oporraldirako bereizgarria lortzeko eskabidea egiteko epea udaldia baino 15 egun lehenago irekiko da.

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Ikusi inprimakian behar den dokumentazioa

Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

2022. TASA

Egoiliarrak: 61,32 €

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdiko


Laguntzaren titularrentzako edo onuradunentzako tasak: 35,88€


Urtero eskabidea aurkeztu behar da, eta zergaldi berean izango du eragina, beti ere borondatezko ordainketaren epea bukatu baino lehen egiten bada eskabidea.


Bai egoiliarrentzako aparkatzeko baimenaren eskabidea urte naturaleko bigarren seihilekoan egiten den kasuetan bai emandako baimena bertan behera utzi eta bereizgarria itzultzen den kasuetan, kuotaren zenbatekoa seihileko naturaletan hainbanatuko da (30,66€ oro har eta 17,94€, aurrez adierazitako gizarte laguntzen onuradunek).


  • Udatiarrak: 62,95 €
  • Mugikortasun murriztua pertsonak: doakoa
  • Aldaketak: 2,06 €
  • Galtzea/Puskatzea: 7,64 €
  • Jarduera ekonomikoak: Ordaindu behar dutena erabileraren deboraren arabera egingo da (3. Tarifa)

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

ALTAK
  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
  3. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
  4. Behin betiko bereizgarria ematea
  5. Tasa ordaintzea, horrela badagokio

Jarduera ekonomiko kasuan, ez dago bereizgarririk. Interesatuei jakinarazpena bidaltzen zaie eta beraiekin kontaktuan jartzen gara erabilpen ondorioak jakinarazteko.


BAJAK (Bereizgarria bueltatu behar da)
  1. Eskabidea erregistratzea eta bereizgarria bueltatzea
  2. Bereizgarria ezabatzea
  3. Dagokion zenbatekoa bueltatzea, horrela badagokio

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli