Tramitearen deskribapena
Zure ibilgailua araututako eremuan aparkatu ahal izateko baimena
Mota hauek daude:
- Egoiliarrak
- Jarduera ekonomikoak
- Mugikortasun murriztua duten pertsonak
- Udatiarrak: ekainaren 1etik irailaren 30era soilik izango da baliagarria
Zeinek egin dezake eskaera
- Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Oporraldirako bereizgarria lortzeko eskabidea egiteko epea udaldia baino 15 egun lehenago irekiko da.
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Ikusi inprimakian behar den dokumentazioa
Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
2023. TASA
Egoiliarrak: 62,24 €
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdiko
Laguntzaren titularrentzako edo onuradunentzako tasak: 36,42€
Urtero eskabidea aurkeztu behar da, eta zergaldi berean izango du eragina, beti ere borondatezko ordainketaren epea bukatu baino lehen egiten bada eskabidea.
Bai egoiliarrentzako aparkatzeko baimenaren eskabidea urte naturaleko bigarren seihilekoan egiten den kasuetan bai emandako baimena bertan behera utzi eta bereizgarria itzultzen den kasuetan, kuotaren zenbatekoa seihileko naturaletan hainbanatuko da (31,12€ oro har eta 18,21€, aurrez adierazitako gizarte laguntzen onuradunek).
- Udatiarrak: 63,89 €
- Mugikortasun murriztua pertsonak: doakoa
- Aldaketak: 2,09 €
- Galtzea/Puskatzea: 7,75 €
- Jarduera ekonomikoak: Ordaindu behar dutena erabileraren deboraren arabera egingo da (3. Tarifa)
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 7 egun
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
ALTAK
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
- Behin betiko bereizgarria ematea
- Tasa ordaintzea, horrela badagokio
Jarduera ekonomiko kasuan, ez dago bereizgarririk. Interesatuei jakinarazpena bidaltzen zaie eta beraiekin kontaktuan jartzen gara erabilpen ondorioak jakinarazteko.
BAJAK (Bereizgarria bueltatu behar da)
- Eskabidea erregistratzea eta bereizgarria bueltatzea
- Bereizgarria ezabatzea
- Dagokion zenbatekoa bueltatzea, horrela badagokio
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa