Laguntza ekonomikoak: Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL)

Presentzialki

Tramitearen deskribapena

Diru laguntzak emango zaizkie ohiko nahiz ezohiko gastu zehatz batzuei aurre egiteko adina baliabiderik ez duten pertsonei, gizarte bazterketako egoerak saihesteko.
Diru laguntzak gastu hauek estaltzeko emango dira:
  • etxebizitzaz gozatzeko eta hura mantentzeko gastuak (alokairua, hipoteka, argindarra, etab.).
  • oinarrizko beharrak (gastu mediko ez-sanitarioak).
  • aurrekoekin lotutako zorrak.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Nahikoa baliabide ekonomiko ez edukitzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta dauden eta benetan udalerri horretan bizi direnek, gutxienez eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan. Hori frogatzen duten agiriak aurkeztu behar dira.
  • Eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik behintzat bizikidetza unitatea osatzen dutenek.
  • Baldintzak betetzen dituzten eta urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespen egoeratan dauden pertsonek.
  • Eskatzaileak behar adina baliabiderik ez duela joko da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badira.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskatzailearen eta haren bizikidetza unitate independentearen egoera pertsonal eta/edo familiarraren egiaztagiriak: NAN, familia liburua, izatezko bikoteen erregistroko agiria, banantze edo dibortzio epaia....
  • Bizileku eta/edo ostatuari buruzko ziurtagiriak: alokairuaren kontratua, ostatuarena, harrera-etxe batean bizi delako egiaztagiria, jabetzako eskriturak...
  • Egoera ekonomikoari buruzko ziurtagiriak (diru sarrerak eta ondasunak): nominak, errenta aitorpena, pentsioen ziurtagiria, erakundeek emandako laguntzen ziurtagiria, kontuetako saldoak eta mugimenduak, ondasunen ziurtagiria….
  • Eskatzen den laguntzarekin lotutako agiriak: alokairuaren ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, gastuak (argindarra, gasa, ura, zaborra), diruz laguntzeko eskatzen den gauzaren aurrekontua...
  • Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Administrazioak eska ditzakeen gainerako agiriak.
  • Eskatzaileak bere eskaera justifikatzeko egokitzat hartzen dituen gainerako agiriak.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: 2 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
*Urtearen hasieran, urtarriletik apirilera bitartean. Izapideak 4 hilabete inguru atzera daitezke.
*Alokairuarekin, hipotekarekin eta etxebizitzarekin lotutako gainerako gastuei dagokienez, eskabidea erregistratu den hilabetetik aitortuko da eskubidea.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
  2. Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
  5. Gizarte Langileak kasua aztertu eta diru laguntzaren zenbatekoari buruzko txosten-proposamena egin.
  6. Diru laguntza emateko edo ukatzeko erabakia hartu.
  7. Interesdunari erabakia jakinarazi.
  8. Diru laguntza ordaindu (behin bakarrik edo aldizka).
  9. Eskatzaileak gastatutako dirua justifikatu, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

  • Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen duen agindua. Horren bidez ezartzen da zein diren GLLetako gastu espezifiko bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru zenbatekoak eta laguntza horietara bideratutako kredituak banatzeko irizpideak; horrez gain, EAEko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako gehieneko zenbatekoak finkatzen dira.

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

  • Onuradunak gastuen fakturak edo ordainagiriak aurkeztu behar ditu seihileko bakoitzaren amaieran; hau da, uztailean (urtarriletik ekainera bitarteko gastuak) eta urtarrilean (aurreko urteko uztailetik abendura bitarteko gastuak).
  • Gastuen ordainagirietan hau azaldu behar da: agiria egin duen pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko oinarrizko datuak­, IFZ edo NAN barne, gastuaren azalpena eta dagokion zenbatekoa.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak uneko urtean ematen dira. Abenduaren 31n amaitzen dira, beraz, eta urtarrilaren 2tik aurrera beste eskaera bat egin behar da.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli