Babes publikoko etxebizitza (Etxebizitzen Erregistroan izena ematea)

Telematikoki

Presentzialki

Hitzordua eskatu Etxegintzan

Tramitearen deskribapena

Tramite honen bidez, hau egin dezakezu:
  • Alta ematea: etxebizitza eskatzaileen Udal Erregistroan alta ematea, babes publikoko etxebizitza bat erosteko edo alokatzeko.
  • Datuak aldatu: dagoeneko erregistroan badago eta datuak eguneratu nahi badituzu.
  • Sustapen berrietan izena ematea: sustapen berriak argitaratzen direnean, interesatzen zaizkionetan izena ematen ahalko da.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "ordezkatzeko baimen dokumentua".

Ikusi baldintzak hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskaera interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, edo eskaeran adin nagusiko beste pertsona batzuk ere sartzen badira, aurkeztu behar da:
  • "ordezkatzeko baimen" dokumentua, izapide hori egingo duen pertsonari babesa emateko. Bestela, eskaeran sartutako adinez nagusi guztiek joan beharko dute gure bulegoetara.

Zergak Gipuzkoako lurralde historikotik kanpo ordaindu behar izanez gero:
  • dagokion errenta aitorpena edo informazio fiskala (Etxegintza bulegoetan aurkeztu behar da).

Berariazko sustapenetan beste agiri osagarri batzuk eskatu ahal izango dira

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Etxebizitza eskatzaileeen Udal Erregistroan alta

Etxebizitzen deiadiren bat badago, prozedura zein den begiratu hemen

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Etxebizitza erosteko eskabideak urte guztian egin daitezke, sustapen jakin batzuetarako egun zehatz batzuetan izena emateko epea jartzen denean izan ezik.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli