Tramitearen deskribapena
Hauek daude zerga ordaintzetik salbuetsita:
- %65tik gorako ezgaitasun maila eta 14 Cv-tik beherako ibilgailua duten pertsonak
- %33tik gorako eta %65etik beherako elbarritasuna izanik, 7 puntu edo gehiago eta 14 Cv-tik beherako ibilgailua duten pertsonak
- A eta B letrekin %33tik gorako elbarritasun maila duten pertsonak (kasu hauetan ez dira ibilgailuaren Cv-ak kontuan hartzen)
- Guraso ahalaren, tutoretzaren edo kuradoretzaren bidez %65ko edo hortik gorako elbarritasun maila duen pertsona bat bere kargura duten titularrak (haien ibilgailuak, zehazki)
Zeinek egin dezake eskaera
- Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
Desgaitasuna aitortua duten pertsonak edo desgaitasuna duen pertsona garraiatzeko ibilgailuen titularrak.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Hilabete bat
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aldekoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea
- Salbuespena onartzeko edo ukatzeko ebazpena
- Interesdunari jakinaraztea
- Datuak erregistratzea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Salbuespena ibilgailu bakar bati baino ez zaio aplikatuko
Datu babesa