Konpostajeko udal erregistroan izena ematea

Besteak

ingurumena@donostia.eus

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Konposta egiteko bi era daude:

Etxeko konposta: etxe ondoan terrenoren bat, baratzea edo lorategia baduzu, etxeko konpostontzi txiki bat jarri dezakezu

Auzo konposta: talde batek konpostagune bat partekatzen du

Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har
  • 18 urte baino gehiago izatea
  • Bertan erroldatuta egon behar da. Adierazitako etxebizitzan erroldatuta ez dagoenak han bizi dela frogatzen duen agiriren bat aurkeztu behar du.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Eskatzailea ez badago erroldatuta adierazitako etxebizitzan, honako dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko du:
  • Alokairu kontratua
  • Ur, elektrizitate edo gas horniduraren faktura, bere izenean
  • Etxebizitzaren jabea dela ziurtatzen duen agiri bat edo jabeak sinatutako baimena

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Dohainik

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 5 egun
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

1. Eskabidea erregistratzea
2. Izen ematea berrestea
3. Behar den materiala hartzea
4. Konposta egiteari buruzko orientazioa
5. Konpostajeko udal erregistroan alta ematea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Etxebizitza bakoitzeko pertsona batek bakarrik eman dezake izena.

Informazio gehiago 943 48 33 90 (Ingurumeneko Zuzendaritza)

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli