Hilerriak: hondarrak eta gorpuak lekualdatzea

Telematikoki

Presentzialki

Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
  • Telefonoa 943 48 35 40

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Hilerriaren barruan, hilobi bateko hondarrak beste hilobi batera edo erraustegira lekualdatzea da, familiei emateko edo beste hilerri batera eramateko.
Lekualdatzeak 2 arrazoi direla-eta gertatzen dira:
  • Aldi baterako hilobietan (haustegiak, nitxoak eta hobiak) egoteko epea bete dela eta. Pertsona titularrak hilobiko egonaldia luzatu nahi ez duenean eta familiakoaren hondarrak berreskuratu nahi dituenean gertatzen da.
  • Hilobiaren titularrek eskatuta, kaperen eta panteoien kasuan.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Panteoia: lurpetik atera eta lurperatu behar diren hilobien titularrek.
  • Nitxoa, Hobia, Kolunbarioa edo Haustegia: ehorzteko egunean lurperatze dokumentua sinatu zuen familiakoak.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
  • Hondarrak beste hilerri batera lekualdatu behar direnean, Osasun Lurralde Ordezkaritzaren baimena behar da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek eskabidea balioestea.
  3. Lurretik ateratzeko eta lurperatzeko baimena hilobiaren titularrak sinatzea eta, hala dagokionean, Osasun Sailaren dokumentua aurkeztea.
  4. Data zehaztea.
  5. Lana egitea.
  6. Faktura ematea eta ordaintzea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli