Elikagai establezimenduak ikuskatzeko eskaera

Telematikoki

Presentzialki

Animalien Ongizatea
  • Mandasko Dukea pasealekua 12

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Tramitearen deskribapena

Osasun ikuskatzeak, elikagai establezimenduetan egindakoak hiritarren salaketen ondorioz, betiere, horretarako arrazoirik bada (osasun arauak betetzen ez diren susmoa bada).

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
  • Salatutako establezimenduak Donostiako udalerrikoa izan behar du.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Salatzailearekin harremanetan jartzea, behar den informazio guztia biltzeko.
  3. Salaketaren oinarrian higiene edo osasun arloko arauren bat betetzen ez den susmoa badago, administrazioak ikuskatze bat egingo du bere kabuz (abisurik eman gabe) salatutako establezimenduan. Ikuskatze horretan, behar beste informazio jasoko da higiene edo osasun arloko arau hauste hori agerian uzteko.
  4. Arau hauste hori ageriko egiten bada, hartu beharreko neurriak hartuko dira, zuzentzaileak edo kautelazkoak, edo zehapen espediente bat irekitzea proposatuko da, zer dagokion.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Salaketa honen bidez ez dira izapidetzen kutsadura akustikoari, usain txarrei eta abarri lotutako egoerak.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli