Hirigintzako kontsultak eta ziurtagiriak

Telematikoki

EGIAZTATU IZAPIDE HAUETAKOREN BAT ESKATU NAHI DUZUN:

-Hirigintzako esp. sarbidea/kopia
-Hirigintzako salaketa
-Hirigintzako teknikariarekin hitzordua:AAarreta-Easo/010

EDO SAKATU HURRENGO BOTOIA

Hasi

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Hiritarrek finka, poligono edo sektore batean aplikagarria den hirigintzako erregimenari buruzko informazioaren kontsulta edo ziurtagiria eska dezakete, indarreko araudian finkatuta dagoen moduan.

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Garbi identifikatu beharko da finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea edo sektorea, ez dadin zalantzarik sortu haren kokalekuari eta kasuan kasuan eragiten duten beste zirkunstantziei buruz.
  • Finkaren kokalekuaren planoa gehitu beharko da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Hala badagokio, eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Txosten tekniko eta/edo juridikoa
  3. Eskatutako informazioari dagokion jakinarazpena eta/edo ziurtagiria igortzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

  • Kontsultek informazio balioa dute soilik, eta ez dute eskubiderik edo eskubide aukerarik sortzen. Hori dela eta, ez dago errekurtso aurkezpenik egiteko aukerarik.
  • Udalak kontsultari erantzunez emango duen hirigintzako informazioan finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea edo sektorea dagoen tokiko lurzoruaren sailkapena, eta hala badagokio, kalifikazioa, bakarrik adieraziko da, bai eta udalerrian aplikatzen den Plan Orokorrak edo garapen plangintzak, behin betiko onarpenarekin, esleitu dizkien hirigintzako erabilerak, intentsitateak eta aprobetxamenduak ere; eta beharra egonez gero, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hirigintzako Arauetara edo indarrean dagoen planeamendu eta/edo kudeaketa tresnetara joko da.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli