Hilerriak: gorpuak eta hondarrak erraustea

Presentzialki

Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
Gorpu bat erraustea eskatzeko, nahi dugun eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da gure bulegoetan, zein egun eta ordutan erraustuko den zehaztu ahal izateko. Oro har, zerbitzuaz arduratzen den ehorztetxeak egiten du lan hori.

Telefono bidez

943 48 35 40

Tramitearen deskribapena

Polloek erraustegi bat du Polloeko hilerrian bertan.
Leku horretan agurrak egiteko gela bat dago, eta han, errausketa baino lehenago, ekitaldi txiki bat egiten da hildakoari azken egurra emateko.
Bi errausketa mota daude:
  • Gorpuaren errausketa
  • Gorpuen hondarren errausketa: heriotzatik 5 urtera edo gehiagora errausten direnean.
Errausketa egin eta gero, errautsak kutxa batean ematen zaizkie familiakoei edo gertukoei.
Aukera bat baino gehiago dituzte familiakoek, eta horien artean dago Polloeko haustegi batean kutxa zortzi urtez uztekoa (epea luza daiteke).
Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
  • Gorpua: ehorztetxearen ardura da behar den dokumentazioa ematea.
  • Beste hilerri batetik datozen hondarrak: Osasun Lurralde Ordezkaritzaren lekualdatze baimena.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Errausketaren eguna eta ordua eskatzea. Gorpuak direnean, ehorztetxeak egiten du eskaera.
  2. Errausketa.
  3. Errautsak ematea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

ZERTAN DATZA GORPUA ERRAUSTEA?
Errausketa edo gorpua erretzea gorpua lurperatzearen edo ehorztearen ordezkoa da. Hilkutxan sartutako hildako pertsona errausketa labe batean sartzea da, errauts bihurtzeko. Errausketak gutxi gorabehera 2 ordu irauten du, eta errautsak kutxa batean ematen zaizkie familiakoei edo gertukoei.
Polloe: www.polloe.eus

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli