Laguntza ekonomikoak: Bizimodu independentea erraztea

Presentzialki

Bizi zaren auzoko Gizarte Zerbitzuen Zentrora joan behar duzu informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Desgaitasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta gizarteratzea erraztea, komunitatean egotea eta txertatzea ahalbidetu eta gizartetik isolatzea edo bereiztea saihesteko behar duten laguntza pertsonala kontratatzeko diru laguntzak emanez.
Laguntza hauetarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat edo desgaitasuna duen pertsonatzat joa izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
Baldintzak ikusi hemen

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea eta dokumentazioa ikusi hemen

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli