Indarkeria matxistaren biktimentzako larrialdiko udal etxebizitzak

Presentzialki

  • Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Arreta Zerbitzura
    • Urdaneta kalea 13, etxabea
    • Telefonoa 943 481 400

Tramitearen deskribapena

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien ardurapean dauden pertsonei aldi baterako ostatua ematea.
Laguntza izaerako gizarte zerbitzu bat da, bai emakumea bera bai adingabeak (egonez gero) gizartera modu autonomoan eta independentean txertatzea asmo duena. Ez dago tutoretzarik ez ostatuan hartutako pertsonak zaintzeko begiralerik, baina Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuak (IMBAZ) kasuen segimendua egin ohi du. Egonaldia 3 hilabetekoa da gehienera, eta beste 3 hilabetez luzagarria, betiere gerora beste balorazio batek luzapena egitea gomendatuz gero.

Zeinek egin dezake eskaera

Eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Emakume heldu nahiz adingabe emantzipatua izatea, babesa behar eta aldi baterako ostaturako premia larria duena, bere ohiko etxea edo bizilekua indarkeria matxistaren ondorioz utzi egin behar eta horrelako zerbitzu baten premia duena, izan bakarrik, izan haren ardurapean dauden beste pertsona batzuekin, 148/2007 Legearen 5. artikuluak xedatutakoari jarraituz.
  • Seguru bizi ahal izateko bestelako bizilekurik ez izatea nahiz bizileku horretarako berehalako sarbiderik ez izatea.
  • Donostian erroldatuta egotea, Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuak ezarritako salbuespenak izan ezik.
  • Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuarekin esku hartzeko prozesu bati ekiteko konpromisoa hartzea.
Zerbitzu hau indarkeria matxistaren egoeraren bat jasan duten nahiz jasaten ari diren emakumeentzako esku hartzearen esparruan ematen da: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala nahiz ekonomikoa, sexu eta harreman afektiboen esparrua, bikotekidearen, familiaren, lanaren eta gizartearen nahiz komunitatearen esparrua.
Horregatik, zerbitzu hori Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan artatzen ari diren emakumeei soilik ematen zaie.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Seguru bizi ahal izateko bestelako bizilekurik ez duela nahiz bizileku horretarako berehalako sarbiderik ez duela egiaztatzen duten dokumentuak.
  • Etxebizitza baten kostuari aurre egiteko nahikoa diru sarrera ez duela egiaztatzen duten dokumentuak.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 2 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Egonaldia 3 hilabetekoa da gehienera, eta beste 3 hilabetez luzagarria, geroko balorazio teknikoak luzapena egitea gomendatuz gero.

Prozesuaren urratsak

Zerbitzurako eskabidea Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Arreta Zerbitzuaren bidez egingo da, eta berau arduratuko da sarbidea izapidetzeaz prozeduraren urrats hauei jarraituta:
  1. Aurretiko hitzordua eskatzea.
  2. Premiaren azterketarako eta harreraren proposamenerako elkarrizketa egitea.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  4. Harrerako elkarrizketa egitea eta egonaldirako akordioaren, araudiaren, eskubideen eta betebeharren sinatzea.
  5. Gizarte Zerbitzuetako profesionalekin esku hartzeko plan bat adostea.
  6. Gizarte Zerbitzuetako profesionalek esku hartzeko planaren ebaluazioa eta segimendua egitea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli