Prestakuntza gazteentzat alkohol-kontsumoa murrizteko

Telefono bidez

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Osasun Publikoaren Zerbitzuarekin

943 48 38 78

Tramitearen deskribapena

Gazteei prestakuntza ematea, arriskuak murrizteko, alkoholaren kontsumoarekiko jarrera arduratsua bultzatzeko, eta arriskuko egoeretan erabakiak hartzen laguntzeko.
Programa hau gazteriarentzako hezkuntza zentroetan egiten da.

Jarduerak:
  • 22 tailer, 3na ordukoak. Tailerrak gutxienez 10 eta gehienez 25 parte hartzailerentzat izango dira. Tailer bakoitza ordu eta erdiko bi saiotan egingo da.
  • Euskarri materiala: 6 fitxa eta 2 galdetegi dituen karpeta bat ikasle bakoitzarentzat.

Zeinek egin dezake eskaera

16 eta 25 urte bitarteko eta alkoholarekiko arriskuan dauden gazteak dituzten ikastetxeek: batxilergoek, prestakuntza zikloek eta lanbide hastapeneko zentroek.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Izena emateko orria, zentroek bete behar dutena (postaz bidaliko du Udalaren Gizarte Ekintzako Zuzendaritzak Lanbide Heziketako ikastetxeetara eta lanbide hastapeneko zentroetara ikasturte berria hasi baino lehen).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

Proiektuaren helburuen zabalkundea hezkuntza zentroetan.
  1. Zentroek programan izena ematea.
  2. Prestakuntza tailerrak egitea.
  3. Ebaluazioa eta segimendua.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Programa honek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasotzen du eta plaza mugatuak ditu.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli