..." />

Ezkontzak: Ezkontza zibila Donostiako Udaletxean

Telematikoki

Ezkontza eskabidea egiteko bakarrik: hasi aurretik eskabide inprimakia bete

Hasi

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Bi ezkontza mota daude:

Arrunta:
  • Ospakizun ekitaldi publiko batekin amaitzen da.
  • Ezkontza Udaletxeko Udalbatza Aretoan ospatzen da.

Azkarra:
  • Ez da ekitaldi publikorik egiten, ekitaldi bakarra egiten da, ezkongaiak eta lekukoak daudela. Izan daiteke 8 pertsona gehienez.
  • Erabakitzen den aretoan ospatuko da ezkontza.


ZER EGIN BEHAR DA:
  1. Eguna eta ordua eskatu: Udalinfo bulegoan edo telefonoz.
    1. Datuak hobeto jaso ahal izateko, eskura izan behar dira
      • Eskatzailaren NAN, pasaportea ala egoitza baimena.
      • Ezkongaiaren NAN, pasaportea ala egoitza baimena.
  2. Ezkontza eskabidea eta dokumentazioa aurkeztu Udal erregistroan: Udalinfo bulegoan edo erregistro telematikoaren bidez
    • Ezkontza egin baino 6 hilabete lehenago aurkeztu behar da.
  3. Ezkongaietako batek jo beharko du erroldatuta dagoen udalerriko erregistro zibilera:
    • Erregistro Zibilak ezkontzarekiko adostasuna adierazi beharko du ezkontza gauzatu aurretik.
    Ikusi informazio gehiago "Dokumentuak" atalean

    Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
    eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

    Zeinek egin dezake eskaera

    • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea

    Noiz egin daiteke eskaera

    Urte osoa

    Udalak urtero ospakizunen egutegi bat egiten du.
    Otsailean zehar emango du erreserba egiteko aukera, bai Osoko Bilkuren Aretoan, bai beste areto batean, egutegian ezarritako data eta ordutegietan.

    Beharrezko dokumentazioa

    Eguna eta orduaren erreserba egiteko:
    Datuak hobeto jaso ahal izateko, eskura izan behar dira
    • Eskatzailaren NAN, pasaportea ala egoitza baimena.
    • Ezkongaiaren NAN, pasaportea ala egoitza baimena.

    Eskabidea aurkezteko:
    • Eskabide inprimakia.
    • Pertsona eskatzailearen eta ezkongaien NANa, edota, hala badagokio, pasaportea edo bizileku baimena.
    • Bi lekukoen NANa, pasaportea edo bizileku baimena
    • Prezio publikoaren aplikaziorako, murrizketarako edota ordaintzetik salbuesteko, eskabidea irmo aurkeztu de unean langabezian egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko da: Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentua –LEABD–, indarrean, Lanbidek igorria.
    • Gizarte-laguntza jasotzen duten familiek % 15eko murrizketa izango dute tarifan (prezio publikoak ikusi).

    Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien egoera Udaleko Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren bidez egiaztatuko da.

    Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

    Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

    Ordainketaren zenbatekoa

    • Gizarte laguntza jasotzen duen familia (%15eko murrizketa): 85 €
    • Ezkontza egitea eskatzekoan ezkontideetakoren bat lanik gabe badago: 60 €
    • Ezkontza egitea eskatzerakoan bi ezkontideak lanik gabe badaude: 0 €
    • Ezkontza azkarra bada, hau da, ekitaldi publikorik gabe, eta Osoko Bilkuren Aretoa ez den beste areto batean, erreserba: 0 €
    • Aurreko prezio hori kobratzeko, banku kontu bat eman behar da, eta kobrantza ezkontzeko eskabidea formalizatu ondoren egingo da.

    Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

    • Estimatutako epea: Unean bertan
    • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
    Ezkontzaren data unean bertan berresten da.

    Ezkontza eskaera hura egin baino 6 hilabete lehenago aurkeztu beharko da. Ezkontzeko gordetako egunaren eta ezkontzaren arteko epea 6 hilabete baino gutxiago baldin bada, astebete dago eskaera entregatzeko.

    Prozesuaren urratsak

    1.-EGUNA ETA ORDUA ESKATU
    2.-Erreserbarako eskabideak Udalak berretsi behar ditu; horretarako, data eta ordua berresteko jakinarazpena emango edo bidaliko dio pertsona eskatzaileari, bai eta ezkontza ospatzeko eskabidea ere, betetzeko, eta informazio orri bat.
      • Erreserba ezereztu nahi izanez gero, horretarako eskabidea idatziz egin behar da beti, eskabide orokor baten bidez, Udalinfoko bulego batean edota telematikoki.
      • Erreserba aldatzea eskatu nahi izanez gero, aurreko erreserba ezereztu behar da.
    3.-ESKABIDE ORRIA ETA BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA AUKEZTU
      • Udalinfo bulegoetan
      • erregistro telematikoaren bidez
    4.-Ezkongaietako batek JO beharko du erroldatuta dagoen udalerriko ERREGISTRO ZIBILERA
      • Ezin izango da ezkontza ospatu, ezkongaiek aurrez ez badute izapidetu dagokion espedientea Erregistro Zibilean (epaitegia). Erregistro Zibilak ezkontza ospatzeko baimena bidaliko dio Udalari, eta baimena aginduzkoa izango da.
    5.-ORDAINKETA EGIN
      • Ezkontza zibilerako eskabidea formalizatu eta gero, dagokion prezioa kobratuko da.

    Izapidearen arduraduna

    Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

    Araudia

    Bestelako informazio interesgarria

    • Erregistro Zibila:
    • Ezkontza ospatu aurreko espedientea Erregistro Zibilean izapidetu behar da.
    • Horretarako, ezkongaietako batek erroldatuta dagoen udalerriko Erregistro Zibilera bertaratu behar du, ahalik azkarren, dagokion izapidetzea abia dadin.
    • Ezkongaia Donostian erroldatuta badago, Atotxako Justizia Jauregira joan beharko du: Teresa de Calcuta plaza, 1, behe solairua; Tel. 943 000 730.
    • Erregistro Zibilean zer dokumentazio aurkeztu behar den jakiteko, egin klik hemen Justizia Sailaren webgunean sartzeko.
    • Erregistro Zibilak ezkontzarekiko adostasuna adierazi beharko du ezkontza gauzatu aurretik. Gainera, Udalak idatziz berretsiko die ezkongaiei zer datatan eta ordutan izango den ezkontza.

    Datu babesa

    Aurkibidera itzuli Atzera itzuli