Tramitearen deskribapena
Atzerriko pentsioak kobratzeko egiaztatzea interesduna bizirik dagoela eta zein den haren egungo helbidea.
Zeinek egin dezake eskaera
Atzerriko pentsio bat jaso eta, bere burua behar bezala identifikatuta, eskaera egiten duen pertsona oro.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- NAN edo pasaportea
- Atzerriko administrazioak bidalitako inprimaki eredua, ziurtagiria eskatzen duena
- Interesduna gaixo baldin badago, beste norbait aurkeztu ahal izango da haren ordez, hauek aurkeztuta: bete beharreko dokumentua, interesdunaren NAN eta pertsona bizirik dagoela, baina ezin dela bertaratu dioen medikuaren txostena egungo datarekin.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Interesduna identifikatzea eta errolda egiaztatzea
- Inprimakia betetzea, sinatzea eta zigilatzea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
Datu babesa