Tramitearen deskribapena
IGEn kokatutako ibilgailuak konpontzeko tailerretako titutalarrek bere tailerrera datozen ingurumen-bereizgarririk gabeko ibilgailuen berri emateko baimena da.
Horiez gain, baita baimen hau eska dezakete euren jarduera burutzeko beharrezkoak dituzten ingurumen-bereizgarririk gabeko 5 ibilgailu edo gehiago dituzten beste zenbaitek, hala nola:
- Zerbitzu publiko eta interes orokorrekoak
- IGE barruan ohiko zerbitzuak edo errepikariak ematen dituztenak
- Autoeskolak
Matrikulen kudeaketa horretara bideratutako aplikazio espezifikoaren bidez egingo da.
Zeinek egin dezake eskaera
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Eskabidea
- Ordezkatzeko baimena, hala badagokio
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 7 egun
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
1. Eskabidea eta dagokion dokumentazioa erregistratzea
2. Dokumentazioa zuzentzea, horrela badagokio
3. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
4. Ebazpena eta ebazpen hori interesdunari jakinaraztea
Baimena ematen den kasuetan, ebazpenarekin batera matrikulak kudeatzeko erabiliko den extraneterako erabiltzailea eta pasahitza helaraziko zaio interesdunari.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza
Araudia
7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa
Donostian airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza
1052/2022 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, isuri gutxiko eremuak erregulatzen dituena
6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina onartzen duena
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa